IZARO ABESBATZA

   ZUZENDARIA

   KIDEAK

   CD-ak

  ARGAZKIAK

   Hasierako orrialdera itzuli

 


Izaro Abesbatza

IZARO ABESBATZA 1994.eko azaroan sortua izan zan Julene eta Boitz Fradua Agirre aizpek bultzatuta. Lehen momentuan abots zurien talde bat bezala eratua izan bazan ere, 1995. urtetik aurrera bere lan guztia abots nahastuen koral bezala izan da. Abesbatz gaztea izan arren, hainbat ekitalditan hartu dabe parte, Euskalerrian zein kanpoan; aipatu beharrekoa: 

-        Biotz Alai abesbatzagaz edota Bilboko Sociedad Coraleko gazteen taldeagaz eskainitako kontzertuak;

-         Benito Lertxundigaz eginiko saioa;

-         1995.eko irailean Versalles hurian (Frantzia) emondako ekitaldiak;

-         1998. urtean Arrecife-ko huriaren 100. urteurrenaren ospakizunetan abestu ebela;

-         1999.eko abenduan Euskalduna Jauregian emandako kontzertua, APNABI elkarteak eskainitako ekitaldian.

-         2001. urtean Kanariar Ugarteetan (Puerto del Carmen-en edota Teguise-n) zenbait kontzertu emon ebazala, honeetariko batzuk Mikel Urdangarin abeslari eta kantuegile zornotzarragaz;

-         ...

Guzti honetaz ezeze, kultura mailan antolatzen dauazan beste hainbat ekintza ere azpimarratu daitekez.

Bestalde, 2000. urteko udan filme ezbardinen soinu bandak batzen dauazan kontzertua eskaini eben lehen aldiz. Filmeen artean “Jesus Christ Superstar” (opera-rocka), “The sound of music”, “Out of Africa  eta “West side story” aurkitu daikeguz. Ekitaldi honetarako “Izaro Orkestra”-ren laguntza izaten dau. 

Ezin dogu ahaztu, urtero Asisko Prantzisko Eleizan burutzen dauan Gabon Kontzertua ere; urtetik urtera barrikuntza ugari agertzen dauzalarik. 

Bizkaiko Abesbatzen Alkarteko partaidea da, erakunde honek antolatzen dauazan emonaldietan parte hartuz: udabarriko kontzertuetan, egun koralean, Begoñako Amaren Basilikako aste musikalean... sarritan Bermeoko Asisko Prantzisko Eleiz-barrutian meza abestuak eskaintzen dauz.

Gaur egun, bataz besteko 23 urte daukiezan 30 abeslariz osotuta dago. Euron ekitaldietan ez dabe baztertzen inongo musika motarik: barrokoa, polifonia, espiritual baltzak, euskal folklorea, egungo musika, habanerak...

Bere ibilera laburrean, bi diska kaleratu dauz.Lehenengoa, 1998. urtean musika estilo ezbardinetako 12 abestiz osotua (Herribehera, Tourdion, Come again, Deep River, Swing Low, Oi ama euskalerri goxua...).Bigarrena, barriz, 2000. urtean plazaratua eta Gabon Abestiekaz soilik (Haurtxoa sehaskan, Hator hator, Mesias sarritan, Gabon gaba, Adeste Fideles...).

Bere zuzendaria sortu zanetik Biotz Fradua Agirre da.

 

Hasierara

 


Zuzendaria

BIOTZ FRADUA AGIRRE 1968.eko maiatzaren 25ean jaioa. Lau urtegaz kitarrea  ikasten hasi zan eta bost urtegaz Bermeoko Jose Done Ikastetxeko Tunako partaide     egin zan.

Bederatzi urte eukazanean soinua ikasten hasi zan. Ordutik eta hona, tresna bi honeekaz darrai. 

Hamasei urtegaz musikako ikasketak aurrera eroatea otu jakon, solfeo, piano, koral, armonia eta kamara musika ikasketak Bilboko J.C.A. Kontserbatorioan eginez. Batera, Bermeoko Abesbatzan sartu zan, soprano kordako abeslari bezala baita pianojole legez. Aktibitate honeekaz batera, Bermeoko Prantzisko Deuna Eleizan organojole lana betetzen dau, oraindik lan honetan jarraituz.

Hogeitabi urtegaz Bermeoko Abesbatzaren zuzendari-titularra izendatzen dabe, kargu horretan 1997.eko martxorarte iraun ebalarik.

Bere ikas zaletasunagaz jarraituz, Bermeoko J.A.E. Musika Eskolan klarinetea ikasi eban Oscar García irakasleagaz, “Bermeotarrak” Fanfarreako kidea ere dalarik.

Bere ikasketak sakontzen dauz Alberto Blancafortegaz Koral Zuzendaritza; Kantua Maria Folcogaz eta Aintzinako musika Daniel Carranzagaz. 1990. urtetik hona Bermeoko Eleizalde tar Luis ikastolan musikako irakasle lana betetzen dau, haur koruko zuzendaria izanik. 1994. urtean eta bere aizpa Julene Fraduagaz batera Izaro Abesbatza sortu eban, hasieratik honetako zuzendaria dalarik. Gaur egun, bere musika ezagutzak hedatzen darrai, ikastaro ezbardinak eginez.

 

Hasierara

 


Kideak

KIDEA

ABOTSA

 

Rafa MEÑAKA BAXUA
Xabier CASADO BAXUA
Josu URIONDO BAXUA
Markel FERNANDEZ BAXUA

Josu Ander ARRUABARRENA

BAXUA

Jon GARCIA

TENOREA

Egoitz ZARALLO

TENOREA
Gorka ANDUIZA TENOREA

Lander TELLETXEA

TENOREA
Ander ATXIKALLENDE TENOREA
Victor MALLABIABARRENA TENOREA

Olatz BILBAO

ALTOA

Eneritz ARRIEN

ALTOA
Julene FRADUA ALTOA
Lexuri ARAUKUA ALTOA
Araitz ZABALETA ALTOA
Lore PORTUONDO ALTOA
Soiartze ZABALETA ALTOA
Leire BILBAO SOPRANOA
Mireia ALBIZUA SOPRANOA
Maite SERRANO SOPRANOA
Saioa GANGOITI SOPRANOA
Eukene MARKINA SOPRANOA
Asier LARRAURI SOPRANOA
Guruzne ARISTEGI SOPRANOA
Amaia LUZARRAGA SOPRANOA
Leire RUIZ DE AZUA SOPRANOA
Maider MENDIZABAL SOPRANOA
Eneritz BENGOETXEA SOPRANOA
Orreaga RUIZ DE AZUA SOPRANOA

 

Hasierara

 


2004ko urtarrilan eguneratua

Ander Atxikallende & Egoitz Zarallo