Erbestearen seme-alabak
1936tik 1939ra izan zen estatu kolpea, gerra eta gerra ondorengo tunel beltzari buruzko hainbat informazio eta datu, gertaera haiek bizi izan ziren pertsonen desagerpenarekin batera betirako galtzear daude.
Gure iritziz, gure herriaren oroimen kolektiborako hori galera latza izango litzateke; horregatik, ahal den neurrian, testigantza horiek gordetzeko beste ahalegin bat egin nahi dugu. Zoritxarrez, zuzeneko testigu asko eta asko dagoeneko joan egin zaizkigu; horrela izanda haien seme-alabengana, erbestean jaiotako gizon eta emakumeengana jo nahi izan dugu, haiengan gure harreta jartzeko, azken buruan, haiek bizitako eta ikusitakoak lehenengo eskuko testimonioak baitira.
Ikuspegi horretatik, eta beti ideologia desberdinak edota jatorri desberdinak errespetatuz, haien oroimenak entzun eta bildu egin nahi ditugu, ziur baikaude horietan gure historiaren datu iturri aberats bat aurkituko dugula. Sarritan aipatu denez, herri batek ezin du bere historiari bizkarra emanda bizi, batez ere berriro akats berdinak ez errepikatzeko. Kasu honetan, gainera, gizon-emakume haiekin zor handi bat dugu, omenaldi honekin nolabait ordaintzen saiatuko garena.
Beraz, hauexek izango dira gure helburu nagusiak:
Garai gogor haietako zuzeneko testigantzak ezagutzea, protagonisten hitzetan hain zuzen.
Hiru belaunaldien bizipenak eta kezkez beteriko testimonioak testu idatzietan biltzea.
Diasporako euskaldunekin harremanak sendotzea.