|
|
|
Xabier Galarreta Velázquez Donostian jaio zen 1961. urtean, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Bidebietako (Donostia) gaueko lizeoan Batxilergoa eta UBI amaitu ondoren, eta unibertsitatean sartzeko azterketa gainditurik, Filologia (Gasteiz), Filosofia (Donostia) eta Zuzenbide (UHUN – Bergara) ikasketak hasi zituen, karrerarik amaitu ez bazuen ere (urte bana baino ez zuen eman horietako bakoitzean). Diziplina formal bati jarraitzen dioten ikasketa metodikoen oso zalea ez izanik, eta ordurako hizkuntzak ikastera, literatura lantzera eta mota guztietako liburuak irakurtzera osoki emana, arauturiko ikasketetatik aldenduz joan zen, ikasketa gutxi gorabehera autodidaktiko eta “autarkikoetan” murgilduz –garapen intelektualik osoena lortzeko biderik onena izan ez arren, bere jardun profesionala itzulpengintza tekniko-literarioan bururatu nahi duenari gaizki ere ez datorkion aukera, alor horretan inoiz ez baitago soberan “apur bat denetik” jakitea (ezagutzaren nozio generalista...?)–. Libururik gehienak Txertoa, Erein eta Hiria argitaletxeetan plazaratu ditu, horien bertsio elektronikoak Marjinalia Bilduman bilduta beti beretzat gorde baditu ere (Marjinalia Bilduma egileak berak abian jarritako on line liburu-bilduma bat da, ia hamar urteko bere ibilbidean milaka kopia elektroniko doan banatu dituena [euskal] literaturaz interesaturik dauden mundu osoko irakurleen artean, inongo argitaletxek sekula eskainiko ez liokeen sustapen- eta banapen-lan berezia eginez eta argitalpen elektronikoaren eta autoedizioaren munduan esperientzia interesgarria eskuratuz. Bere liburuen zuzentasun formalaz eta hizkuntza-egokitasunaz kezkaturik, bere garairik goiztiarrenean argitara eman zituen liburuak berrikusi, zuzendu eta berridatzi ditu –batez ere Txertoa argitaletxearen eskutik 1988tik 1990 urtera bitartean plazaratu zituenak–. 1992. urteaz geroztik bere konturako itzultzaile modura egiten du lan, “Hitzez’24” merkataritza-izenaz baliatuta; gaur egun, dituen ohiko bezeroen artean azpimarratzekoak dira Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala, Aranzadi Zientzi Elkartea, Sustraia saioa (ITESA-k ekoitzia eta EITB-k emana) eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak (TISA Itzulpen Zerbitzuaren bitartez). *** Xabier Galarreta Velázquez nació en Donostia-San Sebastián en el año 1961, está casado y tiene dos hijos. Tras estudiar Bachillerato y COU en el nocturno de Bidebieta (San Sebastián) y superada la prueba de la selectividad, cursó estudios de Filología (Vitoria-Gasteiz), Filosofía (San Sebastián) y Derecho (UNED), sin llegar a finalizar ninguna de dichas carreras (tan sólo estuvo matriculado un año en cada una de ellas). Poco dado a los estudios metódicos sujetos a una disciplina formal, y ya para entonces entregado a la pasión por los idiomas, la literatura y la lectura en general, se fue alejando de los estudios reglados, dedicándose a un estudio un tanto autodidáctico y “autárquico” que, si bien no es el más adecuado para un desarrollo intelectual íntegro, no deja de venir bien a quien desea realizar su labor profesional en el campo de la traducción técnico-literaria en general, ámbito en el que nunca está de más saber “un poco de todo” (¿noción generalista del conocimiento...?). La mayor parte de sus libros los ha publicado en las editoriales Txertoa, Erein e Hiria, aunque siempre ha conservado las versiones electrónicas de los mismos agrupadas en Marjinalia Bilduma, colección on line puesta en marcha por el propio autor y que a lo largo de sus casi diez años en la red ha distribuido miles de copias electrónicas de forma gratuita entre lectores de cualquier parte del mundo interesados en literatura [vasca], realizando así una labor de promoción y distribución particular que ninguna editorial le hubiera proporcionado y proveyéndole de una interesante experiencia en el mundo de la edición electrónica y de la autoedición. Preocupado con la corrección lingüística y formal de sus libros, ha revisado y reescrito todos los libros publicados en su época más temprana, especialmente los que vieron la luz con la editorial Txertoa entre los años 1988 y 1990. Desde el año 1992 trabaja como traductor autónomo sirviéndose del nombre comercial “Hitzez’24” para promocionar su actividad; actualmente, entre sus clientes habituales cabe destacar el Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Gipuzkoa, la Sociedad de Ciencias Aranzadi, el programa Sustraia (producido por ITESA y emitido por la televisión vasca EITB) y las Juntas Generales de Gipuzkoa (por medio del servicio de traducción TISA). |