Kamamiloaren ezaugarriak:
Kamamiloak sabeleko ondoezak arintzen ditu. Sabela nahasia eta gotti nahiarekin egon ezkero sabela asentatzen du. Behettikua nahiz gottikua dugunean ere lagungarri dugu lore hau.
Sabela beteta sumatzen badugu, asko jan ondoren edo besterik gabe puztua baldin badugu, erremedio hontatik nahiko izaten da aireak botatzeko. Berehala lasaitasun izugarria emanez.
Infusioan hartzeko ohitura dago baino honela ez dira bere propietateak osotasunean mantentzen. Maradin beti erabili den erremedioa bestelakoa da.

Erabilera
Lehenik eta behin prestatu egin behar da. Horretarako bere garaian lore hau bildu egin behar da, abuztuaren erdi aldetik aurrera loratzen baita.
Beirazko botila baten laurdena kamilo lorez bete behar da. Ondoren, anixa(edaria) arruntez beteko dugu botila, itxi eta hilabete batetik aurrera eduki ondoren, hartzeko prest dago.
Zenbat hartu
Aipatutako ondoezari aurre egiteko nahikoa da gutxi gora behera edalontzi baten laurdena hartzea

Hemengo informazioa, beste lekuren batetan erabili behar baduzu, mesedez aipatu iturria.