Gurasoengandik
ikasitako sendabideak

Irun, Lesaka, Goizueta, (Errenteria) Orereta eta Lezo herriak mugakide dituen ingurune malkartsu batean kokatzen da Oiartzun. Lur hedadura zabaleko herria dugu ezbairik gabe, herri-lurren handitasunean Gipuzkoako aberatsenetako gertatzen delarik.
Geografiari dagokionez, Gipuzkoan kokatu arren, batez ere Nafarroa eta neurri txikixeagoan iparraldearekiko hurbiltasunak, izaera bereziko aberastasuna erantsi dio herri hizkerari.
Herri honen tradizioak lokera estuak gordetzen ditu Nafarroa aldeko diren Lesaka, Goizueta, Ituren, Arantza,... herriekin, gaur egun lokarri hau eten eta Donostia aldeko eskualdearen luzapen bilakatuz doakigun arren.
Historian zehar, baserri eta artzain bizimoduari atxikitako herria izan dugu. Azkenaldira industri eta merkatal zurrunbiloak gogorki astindu du ordea.
Izaera propioko zortzi auzo hauetan banatzen da herria: Elizalde, Altzibar, Gurutze, Arragoa, Ugaldetxo, Iturriotz, Karrika eta Ergoien, azken honetan dagoelarik Marai baserria.

Oiartzungo Hizkera, Mugarri 1996

Hemengo informazioa, beste lekuren batetan erabili behar baduzu, mesedez aipatu iturria.