|
Sinusitia: Landare gordinez enplastoa jarri edo, arraultz-zuringo tortilan. Gibela: Hepatitisa, kolesterola, gibel-larridurak. Ur irakinda hartu. Erreuma, nerbioak, lunbalgia, kolpe edo bihurriak: Landare gordina, enplasto beroa edo iruntzi belar-alkohola erabili horrelakotan. Eztarria: Eztarriko mina, haundituak, tiroidearen lan ahula. Ur irakinda landarea jarri eta ahoan gogor gogor egin behin eta berriro eta irentsi. Zelulitisa: Landare berdea edota alkoholez ere. Erditze garaikoak: Kontrakzioak indartzen ditu. Zenbat hartu eta nola? Edateko:Litro uretan 20/30g landare egosi, 5minutuz. Utzi 10 minutu epeltzen eta hartu egunero 2 katilu, egun gehiegi luzatu gabe. Enplastutarako eta ahoan gor-gor egiteko kargatu daiteke razioa: 100 gr. belar 10 minutuz egosi. Enplastua beste erara: Landarea xehetu eta ozpinetan 20 minutuz egosi, ozpina lurrundu arte. Enplastuan ondo bildu eta gauez egiten bada, hobe. -Iruntzi belar-tortila: Oliba oliotan baratxuriak frejitu. Belar xehetua bota zartaginera. Bigundu denean arraultz zuringoa erantsi eta ongi nahastu. Gauez jarrita, hobe. Sinusitisa: 3/7 egunez, aski da. -Iruntzi belar olioa: Kolpemin, haunditu, bihurritu, okertu, erreuma, barizeak, odol-bilduak, buruko minak: Eskutada belar xehetua litro erdi oliotan frejitu zenbait orduz. Ondoren, 24 orduz utzi beratzen eta iragatzi.
|
|