|
Maradi, Gipuzkoako Oiartzun herriko baserri bat da.
Belaunaldiz belaunaldi, hainbat belarrei buruzko jakintza jaso dute
bertan bizi diren bi emakumeek, Pepita eta Mª Jesusek hain
zuzen.
Belar hauetako batzuen bitartez gaixotasuna sendatu egiten da
eta beste batzuekin berriz hobetu besterik ez. Baina nahiz eta "botika
ofizialak" ez izan, kontutan izan behar da hauen erabilera txarra oso
arriskutsua izan daitekeela, beraz hauetako belarren bat
erabili behar eta dudarik izanez gero galdetzea da hoberena. Hala ere,
hemen azaltzen
duguna soilik eginda ez dugu uste arazorik gertatuko denik.
|
|