logo bermeo arraun
Peñie
  ETXEA ::
   
 
GORA BOU BIZKAIA!!

Aurton, ilusio haundiz, "Bou Bizkaia Peñie" -ri sorrera emango diegu.

Peña bat...zetako??? -> Arraun mundua Bermeon ez dagoalako baloratuta. Arraunlariak askotan bakarrik sentitzen dira, eta afizinoaren bultsada lagungarri izango dute beti.

Gudauenak jungo da estropadak ikusten, ez?? -> Ez. Jende asko dago ez dakola zelan joan estropadetara, eta beste askok ez dauie topaten behar beste errestazunik.

Eta non al dot kontakta peña honekin? -> Asanbladak Bermeoko Arraun Elkartearen egoitzan burutuko dira. Honetaz aparte posta elektronikoren bidez kontakta dezakezue.

Orduen arraun elkarteko direktubek daruie asuntue... -> Ez. Arraun elkartearekin elkar laguntza bat emango da. Alde bakoitzak ahal dauen einean lan egingo du arrauna bultzatseko asmoarekin. Alan da guztiz ere, peñaren sortzaileek ez dute zerikusirik ez direktiba ez arraunlariekin.

Ondo dau, baie ze abantail eukiko dau sozigo izateak? -> Sozigo guztiek eukiko dituzten abantailak honezek dira:

  • Sozigo karneta
  • Peñaren kamiseta
  • Deskontuak autobuseko bidaietan

Ba gustatuko dazten parte hartzie, sozigo bezala gitxienez. ->Maiatzaren aurretik Irish Pub-ean utzi izan ahalko dozu behar den dokumentazioa:

  • Argazki bi karne neurrikoak
  • Karnetaren fotokopia
  • Kuota: 15 €
bou bizkaia penie
  Logoko historia ikusi nahi badozu -->