GU
Zeintzuk Gara
Ekintzak
Harremanak
Berriak
Argazkiak
ENTRENAMENTUETAKO ARGAZKIAK
Bisita Liburua
Arkuak
Nagusira Itzuli
 
ARKUTIRO LINKAK
Arkulariak Elkartea
archery-history
arcobosque.com
Club Asirio
Club Olimpo
FITA
Tirarco.com
tiroarco
 
MATERIALA
Arku tiraketa praktikatzeko beharrezko materiala aurkituko duzu hemen, etxeak, dendak,...
 
OSASUNA
Bizkarreko mina
 
OÑATI
oinati.org
Oñatiko argazkiak
 
BESTELAKO LINKAK
EHko Mendiak
Euskalerria.org
berria.info
Gara.net
LaPCera
PIban
ZEINTZUK GARA

Arku Tiroa praktikatu eta zabaltzeko asmoarekin sortutako talde oñatiarra gara, hain zuzen Oñatiko Txantxiku Arkulari Taldea. 2001eko udaberritik aurrera gaude talde bezala, nahiz eta aurretik Arku Tiroa praktikatzen zen herrian.

Gure taldea Bizkaia eta Gipuzkoako beste talde batzuekin batera, Arkulariak Elkartearen barne dago, eta berorrek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen dugu.



EKINTZAK

Arkulariak Elkartearen Euskal ligan parte hartzen dugu, liga hau barnekoa izaten da, 18 metrora botatzen delarik. Bakoitzak 3 diana dauzka bertikalean jarrita eta 60 gezi jaurti behar dira, ofiziala diana bakoitzera gezi bana botatea den arren, azkarrago joan dadin bakoitzera 2 gezi jaurtitzen ditugu. Honen sailkapena hirutan dago banatuta:

1- Ligako ihardunaldi bakoitzeko irabazlea
2- Liga amaierako sailkapen orokorreko irabazlea
3- Liga amaierako taldekako sailkapena. Talde bakoitzeko arkularien puntuazioez gain beste gauza batzuk kontutan hartzen direlarik, epaileak izatea, zenbat kirolari dituen, uniformetasuna, publizitatea egitea,...

Distantzia ertainetako txapelketa. Egun bakarrean jokatzen da, kanpoan, eta 30 eta 50 metrotatik jaurtitzen da, bakoitzetik 36 gezi. Esan behar 18 metrora erabiltzen diren dianak baino handiagoak erabiltzen direla.Banakako txapelketa da.

Distantzia luzeetako txapelketa, hau ere banakakoa eta egun bakarrekoa. 70 eta 90 metrotatik jaurtitzen da, eta aurrekoan baino diana handiagoekin.

Basoko ibilbidea. Baso baten animalien itxurako irudiekin jokatzen da, irudi hauek distantzia desberdinetara egoten direlarik, eta trebetasuna lantzeko zerbait ezkutaturik.

Robin Apple. 4 taldeen arteko lehiaketa, dianak erabili beharrean, jotekoak puxikak, sagarrak eta uztaiak izaten direlarik. Hau barnean edo kanpoan egin daiteke, hori bai 18 metrora. Ikusteko agian politena hau izango da.



HARREMANETAN JARTZEKO

Web honi buruz edo Arku Tiroari buruz zerbait galdetu edo aholkatu nahi baduzu bidali e-mail bat. Kontutan hartu kritikak ere onartzen ditugula, hauekin web-a hurrengorako hobetu ahal izango dugulako. Milesker web hau bisitatzeagatik.

TxantxikuArkulariak@euskalerria.org