Lazkaon Euskadiko salako arku tiraketa txapelketa ospatuko da, bertan oņatiar arkulariek lan txukuna egiteko asmoarekin irtengo dute.
Arkulariak elkarteak antolaturiko 6. ligako azken ihardunaldia Oņatin jokatu da. Hemen daude azken sailkapenak:
Taldeka:
1.- Durango
2.- Arrasate
3.- Etxebarri
4š- Oņati
Banaka:
A modalitatea: Jabi Renobales (Durango)
B modalitatea: Luis Mari Astigarraga (Arrasate)
C modalitatea: Oscar Rodriguez (Zornotza)
Argazkiak ikusteko: argazkiak
Arkulariak Elkarteak antolatzen duen salako ligak 6. urtea du aurten. Aurtengoan 6 ihardunaldi izango ditu liga honek, iadanik 4 jokatu direlarik, Arrasate, Eibar, Zornotza eta Etxebarrin. 5. ihardunaldia urtarrilaren 25ean jokatuko da Durangon, eta azkena Oņatin otsailaren 2an.
Esan behar Oņatiko ihardunaldia Txantxiku Arkulariak taldeak antolatzen duela, betiko Oņatiko Udalaren laguntzaz gain Gereta Ardoak-ena ere izango duelarik. Ihardunaldi hau Zubikoa kiroldegian jokatuko da, arratsaldeko 5:30etatik aurrera.
Oņatiko Robin Apple lehiaketaren emaitzak:
1. Eibar
2. Arrasate
3. Oņati
4. Durango
Irudiak ikusteko: argazkiak
Oņatiko San Migel jaien barne, Txantxiku Arkulariak taldeak Robin Apple lehiaketa antolatu du. Bertan taldekako lehiaketaren ondoren, nahi duen jende guztiak arkuarekin probatzeko aukera izango du. Olaiturrin izango da, arratsaldeko 5etatik aurrera.
2002ko Ekainaren 30aEuskadiko Arku Tiro federakuntzak antolaturiko Euskadiko Distantzia Ertain eta Luzeetako Txapelketa jokatu da Sopelan (Bizkaian). Bertan Oņatiko arkulari den Esteban Ugartek parte hartu du, lan txukuna eginez, hain zuzen ere 3. gelditu da 30-50 m-ko lehiaketan.
2002ko Ekainaren 23aArrasateko taldeak San Juan jaien barnean antolatutako Robin Apple txapelketa jokatu da Arrasaten. Bertan 8 taldek hartu dute parte: 2 Arrasatetik, 2 Durangotik, 1 Barakaldotik, 1 Eibartik, 1 Zornotzatik eta Oņatiko Txantxiku Arkulariaken izenean talde 1ek. Irabazlea Zornotza izan da, eta oņatiarrak 5. postuarekin gelditu dira.
2002ko Ekainaren 22aZornotzako taldeak antolaturiko Distantzia luzeen txapelketa jokatu da Zornotzako Larrea Kiroldegian. Arkulari oņatiarrek emaitza onak lortu dituzte, Gorka Bikuņa lehena izan delarik "A" modalitatean, eta Esteban Ugarte hirugarren "B" modalitatean, bi hauek goiko mailan; eta Iker Aberasturi laugarren "A" modalitatean hasierako mailan.
2002ko Ekainaren 1aDistantzia ertainetako txapelketa ospatu da bero kiskalgarri batekin Ibarrako zelaian. Herriko arkulariek emaitza onak izan dituzte Gorka Bikuņa eta Ioritz Aiastui lehenengo eta bigarren gelditu dira "A" motan, eta Esteban Ugarte eta Xabier Bikuņa hirugarren "B" eta "C" motan. Guztira 42 pertsonak parte hartu du txapelketan 3 arku mota horietan eta 3 distantzietan banatuta:30-50, 20 eta 10 metro.(Azken biak hasiberrientzako distantziak izan direlarik).
2002/MaiatzaDistantzia ertainetako fetxa zehaztu da, Ekainaren 1ean izango da, arratsaldeko 5etan, kirolarientzako ordua 4retan izango delarik.MAPA
2002/MartxoaHastapen ikastaroak hasi dira. Entrenamentu egunak Ostiralak izaten dira, eta ordutegia berriz 6:30etatik 9etara, Oņatiko Larraņa Institutoko kantxan. Halaber esan behar ikastaroak urte osoan zehar izaten direla.
2002/UdaberriaEkainaren 1ean Oņatin distantzia ertainetako txapelketa jokatuko da. Txapelketa hau 30 eta 50 metrotara jokatzen da. Txapelketa izango den tokia Ibarrako zelaia izango da, eta ordua berriz arratsaldeko 4ak inguruan. Kontutan hartuta asteburu horretan Korpus jaiak ospatzen direla herrian, jaien barneko ekintza bezala har daiteke.
2002/OtsailaArkulariak Elkarteak antolatutako Euskal Liga amaitu da. 5 ihardunaldi izan ditu aurtengo edizioak, Arrasaten, Durangon, Zornotzan, Eibarren eta Etxebarrin jokatu direlarik aste desberdinetan. Oņatiko Txantxiku Arku Taldeko kideek lan ona egin dute liga honetan, 3 kategorietan 1. hiru postu lortuz eta 2. postu bat. Kontutan hartuta 4 arkularik parte hartu dutela ligan, emaitza ezin hobeak dira. Taldekako sailkapenean berriz hirugarren postua lortu du talde oņatiarrak.