Izenak esaten duen bezela, hastapenean erabiltzeko arkurik egokienak, ikasten joateko. Prezio aldetik ere merkeenak halakoak dira, 100 € ingurutik hasita 200 €-ra bitartean daude orokorrean arku hauen prezioak. Hauen ezaugarriak: egurrezko gorputza eta palak, indar eta luzera desberdinetakoak daude, kontutan hartuta haurrek ere hauen motako arkuekin botatzen hasten direla.
Arkua pertsona bakoitzaren altuera eta indarraren arabera aukeratu behar da, izan ere pertsona guztiak desberdinak gara eta norberaren ezaugarrietara moldatu behar da arkua. Esan behar gure ikastaroetara etortzeko ez dela derrigorrezkoa arkua erostea, Arkulariak Elkarteak arkuak eta geziak jartzen baititu. Onena hilabete batzuk aritu eta gero, gustokoa duzula konturatzean dagokizun arkua erostea izaten da.
Arku hauek hastapenekoak baino garestiagoak dira, 250 € ingurutik, gora kalitatean arabera. Benetako arku on bat oso garestia izan daitekelarik. Arku mota honek hastapen arkuak baino zehaztasun gehiago ematen du. Esan behar gorputza aluminiozkoa izaten dela orolorrean eta palak berriz zuntzezkoak. Izenak esaten duen bezala, Joku olinpikoetan erabiltzen da.
Arku hauek zehaztasun gehien ematen dutenak dira, poleadun mekanismo batekin funtzionatzen dutelarik. Prezio aldetik olinpikoak baino garestixeagoak izaten dira. Normalean arku mota honekin ateratzen dira puntuazio altuenak.

Arku mota hauek, indioek edo Robin Hood berak erabiltzen zituzten arkuekin du antz handiena. Normalean lehiaketetan ez da halakorik erabiltzen, espreski mota honetako arkuentzako lehia ez bada behintzat. Arku hauekin botatzean norberaren zuhurtzia da kontutan hartzen dena.
- Bisoreak
- segurtasuneko besokoa
- daktilera (soka tiratu behar den eskuko hatzamarretan jartzeko)
- dragonera (arkua heltzen duen eskuan arkuak ihes egiteko jartzen dena)
- estabilizadoreak (arkuaren bibrazioak kentzeko erabiltzen diren karbonozko
barrak)
- geziak noski
- eta abar...
Informazio gehiago orri nagusiko ezkerraldeko Arku tiroko linketan.