Esaldiotan aditza galdegai den edo ez hausnartu.
Maria zaharra pauso arin eta lasterrez ____________. Irribarre pikaro batek argitzen zion bere aurpegi zimurtua.
- inguratu zitzaion
- inguratu egin zitzaion
Ostegunari izugarri ____________ Urizarrera ailegatzea; hala __________, behintzat, don Alejandro medikuari.
- kostatu zitzaion / iruditu zitzaion
- kostatu egin zitzaion / iruditu egin zitzaion
Sugeak txoriari begiratzen dionean, honi ___________ mundua begietatik, eta ezin du sugea besterik ikusi.
- joaten zaio
- joan egiten zaio
Medikuak gauza bera egin zuen baina ____________ bere bizitzako zenbait pasarte: bere gaztaroan egindako parranda ikaragarriak adibidez.
- isildu zituen
- isildu egin zituen
Makario bizpahiru metro apartatu zen. Makariok ez zuen Ugarteneko muino koskorra uzten sekula; hantxe etzanda _____________ gauak eta egunak.
- ematen zituen
- eman egiten zituen
Laugarren ostegunean maitasunezko istorioa _________ zinean.
- ematen zuten
- eman egiten zuten
Medikuak zorrotz __________ neskari eta neska _________.
- begiratu egin zion / gorritu zen
- begiratu zion / gorritu egin zen