Maria Solt eta Kastero
(Etxahun Barkoxe)

Maria Solt ta Kastero
bi amoros zahar bero. (bis)
Hirurogei-hamarna urtetan hartü die amorio
Kastero jelostü gero Maria Solt ezari kanpo.
Maria Solta dua nigarrez
izorra dela beldürrez.
Barnets-Bordako anderiak kontsolatü dü elez
emazte zaharrik oküpü agitzen eztela ez.
Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü (bis)
Saintu zahar bateganik oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü, hala nizan beldür nüzü.
Kastero eztüzü saintü
sobera bürhaüti düzü.
Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü
Kastero denagatik saintü Maria Solt antzü zira zü.
This work is licensed under a Creative Commons License |