Zuhaitzak landatzen zituen gizona
Traduction française L'homme qui plantait des arbres.
Zuhaitzak
landatzen zituen gizonaren tema
-Instrumental-
Inork
gizaki baten izaeran benetan apartekoak diren ontasunak aurkitu
nahi izanez gero, hainbat urtetan zehar gizaki horren jokabidea aztertzeko denbora edota aukera izan
behar du. Jokabide hau berekoia ez bada, bertan eskuzabaltasun
mugagabean nagusi baldin bada, saririk jasotzeko irrika eza begi-bistakoa baldin bada, eta gainera lurrean ikusteko moduko aztarna utzi baldin badu, orduan zalantzarik ez legoke.
Monter
Haritzaren tema
-Instrumental-
Monter
Duela
berrogei urte turistek batere ezagutzen ez dituzten mendietan
zehar bidai luze bat egin nuen. Halaxe, Alpe Frantsesak
Probentzan barneratzen direneko eskualde zaharra zeharkatu
nuen. Nire bidaia hasi nuenean, leku hartan dena antzua eta
margorik gabea zen eta bertan hazten zen gauza bakarra, labanda
izeneko landare basatia zen. Nire ibilbideko puntu gorenera
hurbiltzen nintzelarik eta hiru egunez ibili ondoren, era
bateko hondamendiaren erdian aurkitu nuen nere burua. Eta
herri bat
izandakoaren hondakinengandik hurbil kanpatu nuen. Aurreko
egunean urik gabe geratu nintzen, eta beraz aurkitzeko beharra
nuen. Liztor kabi baten antzera hondaturik egon arren, etxe
multzo hark, han putzu edo iturriren bat noizbait izan zela
adierazten zuen. Egon bazegoen, bai horixe, bainan agorturik
zen. Teilaturik gabe bostpasei etxe, haize ta euriak janak,
kapera txikia bere kanpandorrea erori bidean, hantxe zeuden
itxuraz herri bizi batean bezala, bainan bizia suntsitua
zen.
Ekaineko
egun ederra zen hura, dizdiratsua eta eguzkitsua, baina babesik
gabeko lurraren gainean haizeak goitiar jotzen zuen zeruan jasangaitzezko bortizkeriaz. Etxe hilotzen
gainean marraska zegien janaldia eten dioten lehoiak bezala.
Nire kanpamentua aldatu beharrean nengoen.
Monter
Bost orduz ibili ondoren, artean ez nuen urik aurkitu eta
aurkitzeko itxaropena ematen zidan inolako aztarnik ez zegoen.
Inguru osoan lehortasun eta belar latz berberak ziren nagusi.
Urrunean irudi xut beltz bat agertu zitzaidan. Zuhaitz bakarti
baten enborra zirudien, nolanahi ere beregana abiatu nintzen.
Artzain bat zen. Lur beroaren gainean, hogei ta hamar ardi
etzanda beragandik hurbil zeuden. Ur zurrustada bat eman zidan
bere kalabaza ontzitik eta geroxeago bere txabolara eraman
ninduen. Berezko putzu sakon batetik lortzen zuen ura. Ur bikaina.
Eta beronen gainean aintzineko tornu bat zuen egina.
Monter
Zuhaitzak landatzen zituen gizonaren tema
-Instrumental-
Monter
Gizonak gutxi hitz egiten zuen, halakoxe ohitura bait dute bakarrik bizi direnek. Bainan bere buruaz seguru zegoela nabaritu nuen. Hau niretzat harrigarria zen lurralde antzu hartan. Ez zen txabola batean bizi, harriz egindako etxetxo batean baizik eta bertan artzainak zer-nolako lana egin zuen argi ikusten zen. Teilatua sendoa eta trinkoa zen, haizeak bere gainean jotzean hondartzako itsaso uhinen soinua gogorarazten zuen.
Monter
Etxea
txukuna zegoen. Platerak garbiak, zurezko lurra erraztaturik, fusila koipeztuta, zopa sutan irakiten; bizarra ondo
moztua zeukan, botoi guztiak ongi josiak zituen eta arropa
arreta haundiz adabatua izan zela nabaritu nuen. Zopa elkarren
artean banatu genuen eta gero, nire tabako dosa eskeini nionean ez zuela erretzen esan zidan. Bere txakurra bera
bezain ixila morroi izan gabe lagunkoia zen.
Monter
Nik gaua han emango nuela hasieratik jakinekotzat ematen zen.
Herririk hurbilena egun t'erdira zegoen, gainera guztiz ongi
ezagutzen nuen eskualde hartako herri mota. Mendi mazeletan
sakabanaturik lauzpabost gehiago baziren, haritz zuri multzoen
artean, errepide hautseztatuen amaieran. Bertan ikazkinak bizi
ziren eta berauen bizikidetasuna ez zen oso ona. Familiak elkarrekin
eta estu bizi ziren. Giro zorrotza zuten benetan, bai udan,
bai neguan. Eta etengabeko nortasun gatazka horri ez zioten
konponbiderik aurkitzen. Giro hartatik ihes egiteko desioa
zela eta, zentzugabeko haundinahia neurri gabeko mailetara
iristen zen. Gizonek beren ikatza inguruko herririk garrantzitsuenean
saltzen zuten. Egunerokotasunean nortasunik gogorrenak ahuldu
egiten ziren. Emakumeek aldiz arrenkura haundiagotzen zuten.
Denean leia zegoen. Hasi ikatzaren salneurritik eta elizako
aulkiraino. Gauza ororen gainean haizea zegoen, bera ere etengabean.
Jendea urduri jartzeko modukoa. Buruhiltze izurriteak gertatzen
ziren eta eromen kasuak sarritan, eromen giza hiltzailea askotan.
Monter
Afal ostea aurrera zihoala, halako betean artzaina zakutxo
baten bila joan zen. Bertatik ezkur mordoxka bat bota zuen
mahai gainera. Arreta haundiz banan banan begira hasi zitzaien,
onak txarretatik bereiziz. Ni pipan erretzen ari nintzen, laguntza
eskeini nion baina... bere lana zela esan zidan. Halaxe, nolako
arduraz lan egiten zuen ikusita, ez nion besterik esan. Horixe
izan zen gure solasaldi osoa. Ezkur on kopuru polita bereiztu
ondoren, hamarnaka jarri zituen. Behin ehun ezkur bikain aukeratu
zituenean, atseden hartu eta lotara joan zen.
Monter
Bake haundia sentitzen zen gizonaren ondoan eta biharamunean
ea beste egun batez gera nintekeen galdetu nion. Berarentzat
naturala zen edo zehatzago esanda, bera asalda zezakeen ezer
ez zegoela iruditu zitzaidan. Nik ez nuen atsedenerako geratu
nahi, gizona interesatu zitzaidalako eta hobeto ezagutu nahi
nuelako baizik. Artzainak artegia iriki eta larratzera eraman
zuen artaldea. Abiatu aurretik ur ontzi batean bere ezkur zakua
sartu zuen. Makilaren ordez burdinezko ziri bat zeramala konturatu
nintzen. Berau nire erpurua bezain lodia zen eta metro t'erdiko
luzera zuen. Lasaiki ibiliz, berak ni ikusi gabe, berearen
parez pare egin nuen nere bidea. Artaldea aran batean geratu
zen. Ardiak txakurraren kontura utzita nire gana etorri zen,
begiluzea izan nintzelako haserratuko ez ote zen beldur nintzen.
Bainan ez zen honelakorik inola ere; norabide hartan zihoan
eta zeregin hoberik ez baldin banuen berarekin joatera gonbidatu
ninduen. Mendiaren gailurrera igo ginen ehun bat metrotara.
Han burdinezko ziria lurrean sartzeari ekin zion. Halaxe zulo
bat eginez. Bertan ezkur bat sartu ondoren zuloa estali egin
zuen. Haritz landaketan ari zen. Lur hura berea al zuen galdetu
nion. Ezetz esan zidan. Ba ote zekien norena zen, ezta ere.
Komunitatearena izango zela pentsatzen zuen edo agian jende
ezezagunana. Bost axola hari norena ote zen. Ardurarik haundienaz
sartu zituen ezkurrak. Bazkal ostean berriro ereiteari ekin
zion. Nire galderetan nahikoa intsistitu nuela uste dut, erantzutea
onetsi bait zuen. Hiru urtetan zehar egunero ehun zuhaitz landatu
zituen. Haietatik 20.000 soilki ernetu ziren. Probidentzia
edo karraskariak zirela medio erdia galtzea espero zuen. Azkenean
lehenago ezer hasi ez zen lekuan 10.000 haritz suspertu ziren.
Monter
Basoaren
balada
-Instrumental-
Monter
Gizon hark izango zuen adina orduantxe hasi nintzen kalkulatzen.
50 urtetik gorakoa zela begi bistakoa zen. 55 esan zidan. Bere
izena Elzeard Bouffier zen. Garai batean etxaldea izan zuen
lautadan eta hantxe bere bizitza antolaturik. Bere seme bakarra
galdu egin zuen eta geroago emaztea. Bakardadera erretiratua
zen eta bere ilusioa ardiak eta txakurrarekin lasai bizitzea
zen. Bere eritziz zuhaitz gabeziaz lurra hiltzen ari zen; garrantzizko
betebeharrik ez zuenez gero, egoera hau konpontzea erabaki
zuela erautsi zuen.
Monter
Garai hartan ni gaztea izan arren banekien izpiritu bakartiak
ulertzen, neronek ere bizitza bakarzalea egiten bait nuen.
Baina hain zuzen gaztetasunak berak bultzatzen ninduen etorkizuna
neurekiko erlazioan kontsideratzera eta zoriontasunaren nolabaiteko
bilaketa. 30 urtetan bere haritzak zoragarriak izango zirela
esan nion. Berak xumeki erantzun zidan, Jainkoak nahi baldin
bazuen 30 urtetan beste hainbeste landatuko zituela eta oraingo
10.00 haritzak ez zirela itsasoan ur tanta bat besterik izango.
Gainera orain pagoen ugalketa ikertzen ari zen eta bere etxetxotik
hurbil bagasta edo pagotxoak zeuzkan haztegi batean hazten.
Ardiengandik babesten zituen landaretxoak zoragarriak ziren.
Lur azaletik gertu hezetasun apurtxo bat zegoen aranetan urkiak landatzea ere buruan zebilkion. Biharamunean banandu egin ginen.
Monter
Urte bete geroago, Lehengo Mundu-Gerra hasi zen eta ni hurrengo
bost urteetan bertan lerrokatuta egon nintzen. Infanteriako
soldadu batek ozta-ozta du zuhaitzetan pentsatzeko astirik,
eta egia esan kontu hark berez ez zuen inpresio haundirik eragin
nigan. Zaletasuntzat hartua neukan seilu bilduma bateko zehozer
eta ahaztu egin nuen. Gerra bukatzean, bi gauza besterik ez
neukan: desmobilizazioa zela eta ordain sari txiki bat, eta
denboraldi batez haize freskoa hartzeko gogo haundia. Eta uste
dut arrazoi honegatik soilki hartu nuela berriro lur antzurako
errepidea.
Monter
Paisaia ez zen aldatu, baina hala ere bertan bera utzitako
herriaz gain urrunean nolabaiteko laino grisa ikusi nuen. Laino
honek mendien gailurrak estaltzen zituen. Aurreko egunean bapatean
zuhaitzak landatzen zituen artzainaz oroitzen hasi nintzen.
10.000 zuhaitzek, pentsatu nuen, leku nehiko haundia betetzen
dute. Azken 5 urteetan hainbeste gizon hiltzen ikusi ondoren
ez nuen Elzeard Bouffier bizirik aurkitzea espero bereziki
20 urte dituzunean, 50 baino gehiagoko gizonak hiltzeko prestatzen
ari diren persona zaharrak bezela ikusten bait dituzu. Bainan
ez zegoen hilda, alderantziz baizik; oso bizkorra eta buruz
argia ikusi nuen. Bere zereginak aldatu eta orain 4 ardi besterik
ez zituen bainan ehun erlauntza zeuzkan ordea. Ardiak zuhaitza
gazteentzako arriskutsuak zirelako kendu zituen. Gerraren kalterik
ez zuela batere somatu esan zidan. Zuhaitzak landatzen jarraitu
zuen etengabe. 1910. urteko haritzek 10 urte zituzten orduan
eta gu baino haundiagoak zeuden. Ikuskizun zoragarria zen,
aho zabalik geratu nintzen eta berak hitz egiten ez zuen ezkero,
egun osoa ixil-ixilik eman genuen bere basoan. Hiru sailak
11 kilometro ziren luze eta 3 zabal. Hura dena baliabide teknikorik
gabeko gizon bakar baten esku eta arimatik sortu zela gogoratzean,
gizakiak ez bakarrik suntsiketan bainan sorketan bezelako ekintzetan
ere, zeinen eraginkorrak izan daitezken konturatzen zinen.
Bere egitasmoari eutsi egiten zion eta neure sorbaldak baino
goragoko pagoek ikusmugaraino zabal baieztatu egiten zuten
hori. Alderdi ederrak erakutsi zizkidan, orduan 5 urte zirela
landaturiko urkiz beteak, hau da 1915ean neu Verdun-en borrokan
ari nintzen bitartean. Ia lur azalean hezetasunik bazela sen
onez susmatutako aran guztietan urkiak landatu zituen, neska
gazteak bezala delikatuak ziren eta gainera oso ongi ezarrita
zeuden. Naturak bere kabuz hainbat erreakzio eta aldaketa izan
zituela ere bazirudien, naiz eta artzainak ez dituen bilatzen.
Berak erabakior eta xume bere lanean jarraitzen bait zuen.
Herrixkara itzuli ginenean, lurralde hartako gizon guztien
gugan agor-agor egondako erreketan ur bizia ikusi nuen, erreakzio
guztien ondoriorik ikusgarriena hauxe izan zen. Aspaldi agortutako
errekak ur fresko iheskorraz beteta zeuden orain. Arestian
aipatutako herri goibel horietako batzuk, erromatarrek beren
herriak eraikitako lekuetan eginak ziren eta artean erromatar
herrien egitura arrastoak han zeuden. Eta eskualdea aztertu
zuten arkeologoek amuak aurkitu zituzten, XX. mendean urik
izango bazen urtegiak behar ziren lekuan. Haizeak ere haziak
zabaltzen lagundu zuen, eta urak sortzeaz gain zahatsak, ihiak,
zelaiak eta lorategiak sortu ziren, izateko nolabaiteko arrazoia
ere bai. Baina aldaketa hain apurka eta emeki gertatu zen ezkero,
harridurarik gabe onartua izan zen. Erbi edota basurde bila
oihanartean barneratutako ehiztariek nabarmen antzeman zioten
zuhaitz txikien hazkuntzari. Bainan naturaren kutisi bat zela
uste zuten. Horregaitik ez zen inor sartu Elzeard Bouffier-en
lanean. Berari antzeman baliote aurka ekingo zioketen, bainan
aurki ezina zen. Ez herrietako inungo biztanleek ez probintziako administrazioko inork, ez zukeen halako esku zabaltasun zoragarri
eta iraunkorrik pentsatu ere egingo. Aparteko izaera honen
ideia zehatzagoa izateko ez da ahaztu behar Elzeard-ek erabateko
bakardadean lan egin zuela. Ain erabatekoa gainera, bere bizitzaren
azken aldera hitz egiteko ohitura galdu egin zuen, ez zuelako
agian ohitura honen beharrik ikusi.
Monter
1933an
basozain baten bisita izan zuen. Beronek sua piztea debekatzen
zuen agindu baten
berri eman zion. Berezko basoaren
hazkuntza ez ote zen arriskuan egongo beldur bait ziren.
Hauxe zen lehenengo aldia, esan zion gizonak, baso bat berez
sortzen
ikusi zuena. Une hartan, Bouffier-ek bere etxetik 12 kilometrotara
zegoen leku batean pagoak landatzea zuen buruan, eta joan
etorrian ez ibiltzearren, orduan 75 urte bait zeuzkan, landalekuan
harrizko
txabola bat eraikitzea erabaki zuen. Eta halaxe egin ere
hurrengo urtean.
1935ean
gobernuaren ordezkari bat hara joan zen, berezko basoa aztertzera.
Baso zerbitzuko goikargudun batek, diputatu batek eta hainbat teknikarik osatzen zuten ordezkaritza. Elkarrizketa luze eta erabat alferrikakoa gauzatu zen orduan. Azkenean zehozer egin beharra zegoela erabakiz. Eta zorionez ez
zen ezer ere egin, ona suertaturiko gauza bakar bat ezik. Baso osoa
estatuaren babespean jarri zen, eta bertatik egur ikatzik
ateratzea debekatu zuten. Izatez ezinezkoa zen biziaz beteriko zuhaitz gazte haien edertasunak ez liluratzea. Ziurrenik haiexek txunditu zuten diputatua.
Monter
Nire
lagun bat ordezkaritza hartako baso zainen artean zegoen
eta misterioa argitu egin nion. Hurrengo asteko egun batean Elzeard Bouffier ikustera joan ginen. Lanean gogor aurkitu genuen, azterketa izandako lekutik hamarren bat kilometrotara. Basozainak bazekien gauzak baloratzen, bai bait bazekien ixilik egoten. Opari-gisara ekarritako arraultzeak eman
nizkion Elzeardi, hiruon artean elkar banatu genuen jana eta ondoren hainbat
ordu eman genituen ixilik inguruari begira.
Monter
Geu
etorritako aldera begiratuta maldak sei zazpi metrotako zuhaitzez
estalita zeuden. Haiek ikustean 1913an lurrak zuen itxura nuen gogoan. Basamortua, eta orain, lan jarraikor eta lasaiak, mendialdeko haize fresko eta biziak, orekak eta batez ere, izpirituaren baretasunak, agure honi osasun zoragarria eman zioten. Zuhaitzez zenbat hektarea gehiago estaliko zituen
galde egin nion neure buruari.
Monter
Joan
baino lehen, nire lagunak iradokizun labur bat egin zuen
hainbat zuhaitz motari buruz, non eskualde hartako lurra haientzat bereziki prestaturik bait zen. Baina ez zen gehiegi
hartaz luzatu. Gero berak, neri esan bezala, Bouffierrek
gehiago zekielako. Bainan oinez denboraldi batean ibili ondoren buruan bueltaka zebilkien eta zera aipatu zuen: "eta beste edonork baino askoz ere gehiago daki, zoriontsu izateko modu zoragarria aurkitu
bait du".
Monter
Zuhaitzak landatzen zituen gizonaren tema
-Instrumental-
Monter
Lagun
honi esker ez eskualdea soilik Bouffier-en zoriona ere babestuta
geratu zen. Oihanaren zaintze lanerako 3 basozain utzi zituen bere ordez, eta ikazkinen
ardoari eta eroskeriari uko egitea agindu zien. Egiazko arrisku bakarra Bigarren Mundu-Gerran gertatu zen. Egurra erretzen zuten sorgailuen bidez, kotxeak gasogenoz zebiltzan ezkero, ez zegoen nahiko egurrik. Haritz mozketa 40an hasi zen. Baina eskualdea edozein tren geltokitik
hain urruti zegoen, arriskurik ez zen sortu.
Monter
Artzaina ez zen ezertaz konturatzen, 30 kilometrotara, lasai landatzen ari zen. Ez zuen 1939eko gerrarekin zer ikusirik,
14koarekin izan ez zuen bezala.
Monter
Elzeard
Bouffier 1945eko Ekainean ikusi nuen azken aldiz, orduan
87 urte zituen. Berriro lur antzuko bidean ibili nintzen. Bainan orain gerrak sortutako nahastearen ordez, aldian aldiko autobusak batzen zituen Duranz arana eta mendialdea. Ez nien eskualdea ezagutu eta autobusaren nola halako abiadurari egotzi nion hori. Herriko gizona ikusi nuen arte, lehenago hondakina eta bakardadea besterik ez zegoen eskualde hartan nengoela, ez nintzen benetan jautsi. Autobusak Vergons-en
utzi ninduen 1913an; 10 edo 12 etxetako herrixka honek, hiru biztanle zituen. Izaki zertxobait atzeratuak, ia-ia elkar gorrotatzen zutenak eta bizirik irauteko animaliak tranpatxuekin harrapatzen zituzten. Ingurua asunez josita zegoen eta han-hemenka
utziriko etxeen hondakinen artean hedatzen ziren. Beren egoera etsipengarria zen, eta egoera honek nekez presta lezake inor birtuterako.
Monter
Dena aldatua zen, baita haizea ere. Lehen jo ohi zuten haize
lehor eta latzen ordez, orain haizetxo lehun eta usaintsua zebilen. Menditik ur soinu antzeko bat
zetorren. Haizea zen basoan, bainan are harrigarriagoa uraren egiazko soinua entzutea zen. Ur alaia zerion itturri bat eraiki
zutela ikusi nuen, eta gehien harritu ninduena zera izan zen: itturriaren ondoan norbaitek ezki bat landatu zuen, laurehun bat urte izango zituen ezkia alegia. Loretan zegoela birjaiotzearen ezeztaezinezko sinbolo moduan. Gainera
itxaropena behar duen lan motaren ondorioa zen Vergons, itzulitako itxaropena alegia. Hondakinak eta harresiak ez zeuden jadanik eta bost etxe konpondu zituzten. 25 biztanle zeuden orain, haietariko lau bikote gazteak ziren. Karez zuritutako etxe berriak lorategiz inguraturik zeuden eta hauetan barazkiak eta loreak hazten ziren nahaste borraste
ordenatuan. Azaburu eta arrosa, porru eta txibirita, apio eta anemonek, bizitzeko herria zoragarria bihurtzen zuten. Leku
hartatik oinez jarraitu nuen, gerrak bukatzean ez
zion biziari erabat loratzen utzi, bainan Elzeard-en izpirituak hantxe zirauen. Beheko maldetan garagar eta arroz soro
txikiak ikusi nituen eta aranaren barnekaldean zelai berdeak. Harrez gero
8 urte besterik ez zen behar izan paisaia osoak osasuntsu eta oparotasunez
dirdir egin zezan. Lehen hondakinak zeuden lekuan etxaldeak zeuden orain. Basoak erakartzen dituen euriak eta elurrak elikaturik, erreka zaharrak berriro emanean zeuden. Beren urek itturriak hornitzen zituzten eta menda freskoz jositako zelai guritara jotzen zuten. Pixkanaka pixkanaka herritxoak berpiztu egin ziren. Lur garestiagoetatik zetorren jendea han kokatu zen, beren gaztetasun eta mugikortasuna erakarriz. Kaleetan gizon eta emakume biziekin topo egin zitekeen, barre egiten hasten ziren neska mutilekin. Txango eta ibilaldietarako
gustua berreskuratu zuten haiekin.
Lehengo
populazioa zenbatuz gero, nolabaiteko erosotasuna zeukanetik,
ezezaguna orain, 10.000 pertsona baino gehiagok zor zioten ein batean Elzeard Bouffier-i beren zoriona.
Horregatik bere indar fisiko eta morala besterik ez zeukan gizonarengan, basamortutik Canaan-go
lur hura sorterazi zuenarengan pentsatzen dudanean, hala ta guztiz ere argi dakusat gizakia miresgarria dela. Emaitza hura gauzatzeko beharrezko
izpiritu haunditasun liluragarriaz ohartzen naizenean, gizon zahar, ustez analfabeto harekiko, mugarik gabeko errespetua jabetzen da nitaz. Jainkoaren ekintza pareko lana burutu zuen izaki harekikoa.
Monter
Zuhaitzak landatzen zituen gizonaren tema
-Instrumental-
Monter
Elzeard
Bouffier 1947an Banon-go babes-etxean bakean hil zen.
Monter
Haritzaren tema
-Instrumental-
Monter