Euskal
Kanta-Berria
SUJET
EDER BAT - ZUBEROKOA
(Zuberoako herrikoia)
Oi
amodio berri kartsua
gaztien zoragarria
hamalau urte kunplitu
gabe
eman nuen fedea.
Gerroztik hunat gomendatu zaut
zeruko
jainko haundia
nik haren baitan ezarria dut
ene esperantza
guztia.
Amodiorik
gabe dagonak
penak zer diren ez daki
ni zorigaitzez aspaldi
huntan
atakatzen nau bortizki
kontzolatzeko
ene maitia
ardura naiz ikusi
mundu honetan hartarik urrun
ez naiteke luzaz bizi.
Monter
DUGUN EDAN - LARRAUNGOA
(Larraungo herrikoia)
Dugun
edan, dugun edan
dirua zitiat sakelean.
Goazen errekara amorraiketara
gogoz apaltzeko gabean.
Dugun
edan, dugun edan
diruak zitiat sakelean.
Amorrai
bat, amorrai bi
bertze bortzek egiten du zazpi.
Nor ezton egarri kusiren da sarri
tabernan gaitzanean jarri.
Monter
AMA EZKONDU - LARRAUNGOA
(Larraungo herrikoia)
Ama
ezkondu, ama ezkondu
gazte geraden artean.
Ene alaba, etzeukanagu
ardo ta ogirik etxean.
Galburutxo bat berezi nizun
garia ondu zanean.
Eun errega kendu ninttion
igurtzi aldi batean.
Ama
ezkondu, ama ezkondu
gazte geraden artean.
Ene alaba etzeukanagu
argirikan etxean.
Txantxan gorri bat etor zaitzaidan
josten ari nintzenean.
Eun arroba kendu ninttion
igurtzi aldi batean.
Monter
ARDOA ETA GIZONA - GETARIKOA
(Getariko herrikoia)
Ardoa
eta gizona
dijoaz kantatzera
han dan andere gizena
entzule dutela.
Gizonak galdetzen dio:
Ona ote zera?
Bonbilean nago eta
hasi zaitez edatera.
Ardoak
erantzuten dio
pozak zoraturik
ez da nigana etorri
zu bezelakorik.
Baitutan izan naute
kortxoz estalirik
zuk utzi tantorik.
Monter