Creative Commons License
This work is licensed under a
Creative Commons License


Get Firefox!

Valid HTML 4.01!
  Discography  DISCOGRAPHY

      Alboka - Lau Anaiak
      Elkar, 2004

Alboka - Lau Anaiak

 
ADDITIONAL INFORMATION

  • Alan Griffin: alboka, gaitak, txirulak
  • Joxan Goikoetxea: akordeoia
  • Benito Lertxundi: ahotsa
  • Fiachra Mac Gabhann: bouzoukia, mandolina
  • Fon Roman: gitarra elektrikoa
  • Juanjo Otxandorena: bouzoukia
  • Mikel Artieda: baxua
  • Peter Maund: perkusioa
  • Zohar Fresco: perkusioa
  • Xabi San Sebastian: ahotsa
  • Bonbolostina
  • Euntegietan
  • Gizon Pipartzaleak
  • Gizonak Eztau Bear
  • Hariztarren Balada (Herrikoia / Alan Griffin–Joxan Goikoetxea)
  • Lau Anaiak
  • Sakabiren Biribilketa
  • Tilosetako Txistua
  • Urrestillako Festetan
  • Zortzikos

HARIZTARREN BALADA
Musika: herrikoia/ Moldaketak: Alan Griffin – Joxan Goikoetxea
Hitzak: Alan Griffin/ Itzulpen-moldaketa: Juan Garzia

Tronura ditu erregek mezuz
Aitorren semeak bildu;
Oro zaizkio oinetaratu,
Haritz leinukoak salbu.

“Ez ei dute nahi, Maiestatea,
Makurtu zure menean,
Zabaldu baizik Haritz bandera
Beren Gaztelu-dorrean”.

“Su eman, bada, su, eta egin
Harrook nire meneko”.
Oro erraustuz ekin diete,
Jarri nahirik belauniko.

“Goiak odolez, beheak odolez,
Urre distira tartean;
Aginduari men egin edo
Hil zaitezte erbestean”.

“Odolez goiak, odolez beheak,
Urre distira tartean;
Haritz sendoa ez da makurtzen
Ezein haizeren aurrean”.

“Itsas bazterrik urrunenera
Itzazue hil arteino,
Sarturik leotz ilunagoan
Haritz-zainak dauden baino”.

“Ahaide maitea, gurean hilez
Hobiak horra gainezka;
Bizi direnok aigenitza guk
Erregeren petik aska”.

Errege-mutil bat dute bahitu;
Hark du bizia galduko,
Erregek amore gin ezean
Ekia sartu orduko.

“Zer zait mutil bat galdurik ere,
Lurpean bada Haritza?
Goiak odolez, beheak odolez,
Odol karrean gabiltza”.
“Oi kartzelari, zer zori duket:
Bici ala hiltzekoa?
Gortekoetan xumeena naiz,
Errege-zerbitzukoa”.

“Errege-mutil, aurki dukezu
Asakatasuna iritis”.
Arrastirian basoan dute
Lepra eginik utzi.

Oihan gorrian horra mutila
Buztina bezalako hotz,
Hariztar buru zaharrek, berriz,
Urrun beltzenean leotz.

Goiak odolez, beheak odolez,
Odoletan blai zur zola;
Odol jarioz ibaika, eta
Agorrezina odota.