Soinu guztiak Real Audio 8 formatoan grabatuak izan dira. 
OHARRA: Abesti hauen eskubideak Elkar argitaletxearenak dira.
Guk hemen abestien zati bat besterik ez dugu jarri, Benito Lertxundiren soinuak aditzera emateko helburu bakarrarekin.
Entzuteko Real
Player programa instalatu (dohainik)
edo Winamp 2.x-entzat Tara
plugin-a beharko duzu eta Real Audio instalatua
ere.
 Tara
plugin Winamp 2.x (70 KB)
|
|
Orbaitzetako
arma-olaren
horma zaharrak
suzko ekaitz dardartsu guziak
jaurtikiaz
jasanik,
kondaira urratu baten
ezaugarri bezala,
xoilki,
bakardadean
geldituak.
|
|
|
|
Median larrartean
aurkitzen da loretxo bat
aurrean umetxo bat
loretxoari begira.
Loreak esan nahi dio
-Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko.
Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman,
orduan izango bait du
indarra eta kemena
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.
|
|
|
|
Bizkaia maite,
atzo goizean ikusi zindudan
soineko xuriz jantzia
buruan orlegi, bihotzean sua
nere gogoaren ertzatik pasatzen
zure usain gozoa
lana, amodioa, itsasoa
nere baitan sartzen.
Atzo goizean entzun nuen
zure berbaren oihartzuna
zure kantaren fereka
bihotzean kilika
eta oihartzunaren haunditasunean murgilduz
joan nintzen, jauzika, hegaka.
|
|
|
|
Eta
badira artistak diren poetak
eta euren bertsoak lantzen dituzte zurginak zura bezala
ze trixtea loratzen ez jakitea!
Bertsoak bertsoaren gainean jarri beharra,
horma bat jasotzen duenak bezala.
Eta ongi dagoen ikusi, eta ez badago kendu.
Etxe
xuxen bakarra Ludia (oro) denean
Aldakorra izanik beti ongi dago eta beti bera da.
|
|
|
|
Txori kantazale ederra
nun ote haiz kantatzen?
Harrien negarra haizeak darama
Saraitzuko ibarretan barna.
|
|