Creative Commons License
This work is licensed under a
Creative Commons License

Get Firefox!

Valid HTML 4.01!
  Kantuen Hitzak  KANTUEN HITZAK

Euskal Kanta-Berria
Euskal Kanta-Berria

Euskal Kanta-Berria

A Aldea
 
SUJET EDER BAT - ZUBEROKOA

(Zuberoako herrikoia)

Oi amodio berri kartsua
gaztien zoragarria
hamalau urte kunplitu gabe
eman nuen fedea.
Gerroztik hunat gomendatu zaut
zeruko jainko haundia
nik haren baitan ezarria dut
ene esperantza guztia.

Amodiorik gabe dagonak
penak zer diren ez daki
ni zorigaitzez aspaldi huntan
atakatzen nau bortizki
kontzolatzeko ene maitia
ardura naiz ikusi
mundu honetan hartarik urrun
ez naiteke luzaz bizi.

  GoraGora


DUGUN EDAN - LARRAUNGOA
(Larraungo herrikoia)

Dugun edan, dugun edan
dirua zitiat sakelean.
Goazen errekara amorraiketara
gogoz apaltzeko gabean.

Dugun edan, dugun edan
diruak zitiat sakelean.

Amorrai bat, amorrai bi
bertze bortzek egiten du zazpi.
Nor ezton egarri kusiren da sarri
tabernan gaitzanean jarri.
 
  GoraGora


AMA EZKONDU - LARRAUNGOA
(Larraungo herrikoia)

Ama ezkondu, ama ezkondu
gazte geraden artean.
Ene alaba, etzeukanagu
ardo ta ogirik etxean.
Galburutxo bat berezi nizun
garia ondu zanean.
Eun errega kendu ninttion
igurtzi aldi batean.

Ama ezkondu, ama ezkondu
gazte geraden artean.
Ene alaba etzeukanagu
argirikan etxean.
Txantxan gorri bat etor zaitzaidan
josten ari nintzenean.
Eun arroba kendu ninttion
igurtzi aldi batean.
 
  GoraGora


ARDOA ETA GIZONA - GETARIKOA
(Getariko herrikoia)

Ardoa eta gizona
dijoaz kantatzera
han dan andere gizena
entzule dutela.
Gizonak galdetzen dio:
Ona ote zera?
Bonbilean nago eta
hasi zaitez edatera.

Ardoak erantzuten dio
pozak zoraturik
ez da nigana etorri
zu bezelakorik.
Baitutan izan naute
kortxoz estalirik
zuk utzi tantorik.
 
  GoraGora
 

B Aldea
 
EGUNSENTIA

Eguzkien argia
lehiopetik sartzian
poz eta alaitasunez
esnatuko gera.

Txorien abestiekin
alaitutako eguna
gizonen gorrotoakin
ondatuko da eguna.

Ibiliko gera
alkarrik kalte eginaz
ustez launik haundienak
aurrez ondo hitz eginaz.

Batzuen izerdiekin
besteak diru eginaz
egia esan dutenak
giltzapera emanaz.

Gauz hoiek ikusteko
nola esnatzen gera?
Gauz hoiek egiteko
nola jaikitzen gera?

Txoriak alaitutako
eguna ondatzeko
hobe genduke ez esnatu
ta bertan geldi lotan.
 
  GoraGora


BIHAR ITXAROPEN

Bihar itxaropen bihar
Gizonaren oinazean
Itxaropen

Maitasunaren nahia
Bakardadeak autzi bihar
Argiaren babesean
Amets jolasean
Itxaropen.

Bizitzaren promesa
Kate guztiak autzi bihar
Egunaren argitzean
Irripar batean
Itxaropen.

Sinistu nahi badegu
Atzokoak aztuta
Denok bizi dezagun
Illunaren barruan
Gure amets ederra
Gure amets bakarra.
 
  GoraGora