Benito Lertxundiren inguruko web orri hau 1998an interneteratu genuen lehen aldiz. Guneak aldaketak izan dituen arren, hasierako helburuak bere hartan jarraitzen du: Benitoren erreferentzia argi bat Interneten eskaini.
Bide batez, gure esker ona adierazten dizuegu web orrian sartu eta sartzen zareten guztioi: 30.000 bisitatik gora urtero. Banatuz, gutxi gora-behera: Euskal Herritik (lurralde orotarik): 9.500; Espainiatik: 16.500; Frantziatik: 1.900; AEB-tatik: 570; Argentinatik: 315; Alemaniatik: 240; eta besteetatik. Azkenez, aukera hau hartzen dugu gure lagun guztiei agur bero bat bidaltzeko. Bilbon, 2008ko urtarrilaren 1a. Fermin eta Julen Uribetxebarria
Email |