Creative Commons License
This work is licensed under a
Creative Commons License

Get Firefox!

Valid HTML 4.01!
  Biografia  BIOGRAFIA    [3/3]

 

1993an, ordurako bi hamarkada luze zaramatzalarik musika munduan, Hunkidura Kuttunak izenburuaz diska bilduma bat argitaratu zuen. Denera, lau diskok eta 46 abestik osatzen dute bilduma, azken hauetatik hainbat eguneratuak izan direlarik.
 

  Kafe Antzokia-n Eguberriko kontzertuan  
Kafe Antzokia-n Eguberriko kontzertuan (Bilbao, 2001)
 
Pazko gaierdi ondua kaleratu zenetik zazpi urte pasa ondoren, 1996an Hitaz Oroit diskoa argitaratu zen, J.A. Urbeltz, Xalbador, P. Ramirez eta B. Lertxundi beraren hitzez osatua. Bertan, hiru kanta Aingeru Irigarai eta Martin Irizarren oroimenez eginak daude. Disko honetako taldekideak nagusiki aurreko diskoetan parte hartu zuten berak dira, aurrerantzean ere Benitorekin batera ekitaldi eta argitalpenetan parte hartuko dutenak, eta horregatik hemen aipagarri direla uste dugu: Olatz Zugasti, Fernando Ederra, Angel Unzu, Pello Ramirez, Joxe Mari Irastorza, Kutxo Otxoa de Eribe, Pello Gereño, Pello Irizar, Ohiana Alkorta, Luis Camino.

"1998. urtean, Tolosaldeko Kilometroak 98-ko antolakuntzak, hirurak (Benito Lertxundi, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Enrique Ugarte) elkartu zituen proiektu bitxi bezain interesgarri bat aurrera ateratzeko, alegia, E. Ugartek, B. Lertxundiren zenbait kantu hartu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatu zitzan moldaketak egin. Urte honetako (1998) apirilaren 17an estreinatu zen Tolosako Leidor Zineman, bertan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak musika ezarri, Benito Lertxundik bere abestiak interpretatu eta Enrique Ugartek berak hura dena zuzendu zuelarik. Emanaldiak jaso zuen arrakasta izan da, hain zuzen, disko honen azia.

  Ahuen Sinfonikoa  
Auhen Sinfonikoa
poster promozionala

Disko honetan, sentimenduz beteriko ahots ezagun eta hurbila eskaintzen dizu B. Lertxundik, jadanik klasikoak diren abesti hauentzat euskarri musikal klasiko bezain eternoa bilatu duelarik. Kantuon arima, honela, eremu zabal, aske eta eraberritu batean kokatzen da, gogorik bitalenak azalarazi eta entzulearen irudipenean fantasiarik koloretsuenak marraztuz: Euskal Herriko bihotzaren Auhen Sinfonikoa."

(Testua, Auhen Sinfonikoa diskoko liburuxkatik hartua. Elkarlanean, 1998).
 

Nere Ekialdean  
Nere Ekialdean parte hartu duten taldekideak
2002.eko urrian kaleratu zuen bere azken diska, Nere Ekialdean izenarekin. "Nere Ekialdean izeneko disko honetan, sentimendu liriko eta estetiko natural bezain barnekoi batek kantatzen du, atzean, zilarrezko uhararen modura, melodia sujerikorrak eta burutazio eternoak utziz (...). Nere Ekialdean, dudarik gabe, bere diskorik landu eta garatuena dugu. Errepertorioaren berezko balioz gain, moldaketen aberastasunak eta amaierako soinuak kantuen komunikazioa areagotu eta biderkatzen dute, autorearen heldutasun artistikoa nabarmentzen utziz."

(Testua, Egunkaria-tik hartua. 2002ko azaroak 14)

 
"2005 urtea esanguratsu eta garrantzitsu moduan geldituko da Benito Lertxundiren historia profesionalean. Gertakari eta aktibitate mordoxka batek hala baieztatzen dute. Kronologikoki, hauek dira gertakari horiek: bere ibilbideko lehen bederatzi lanen berrargitarapen remasterizatua eta duindua; zuzenenko disko baten grabaketari begira, emanaldiak Tolosa, Iruña eta Gernikan egin izana; eta lan honen argitarapena, 40 urtez ikasten egonak izenburu esanguratsuaz.

Hiru gertakari garrantzitsu, zeintzuei inportantzia gutxiagokoa baina esangura berdineko beste bat ere gehitu behar diegun; gaztelaniaz idatziriko bere lehen biografiaren argitalpena."

(Feito, Álvaro. Benito Lertxundi Orioko Bardoa. Elkarlanean. 2006ko iraila.).
 


  
  Aurreko orria Aurreko orria