|
 |
BIOGRAFIA [1/3]
|
"Benito
Lertxundi Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an, errege egunez.
Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.
Jaiegun
haundietan eta familiakoak bildutakoan kantatzen bazuten ere, ez
zen musikaririk haien artean. Benitok berak ere zaletasun haundiagoa
zekarren marrazkietarako-eta, herrian zen organojole bati entzuten
egotea ere gustatzen zitzaion arren. Garaiko erdal irakaskuntza
hura ez zuen batere begikoa, eta herriko eskola bukatutakoan Zarauzko
Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina
eta egurra lantzen ikasi zuen, eta bide horretatik lortu zuen lehenengo
lana, tallista alegia, zenbait sari irabazteaz gain.
Hemeretzi
urte zituela, erloju denda batean hasi zen lanean, Martin Lizasorenean.
Erlojuak konpontzen ikasi zuen orduan, baina baita besterik ere.
Egun batean Lizasok laud bat utzi zion. Berekasa hasi zen Benito,
hura afinatzen eta jotzen. Gogokoa izan zitzaion nonbait, eta hurrengo
pausoa gitarra elektrikoa erostea izan zuen. Erloju dendan bertan
jotzen zuen, bazkalondoan zabaldu aurretik, bere gustoko kantarien
bertsioak egin eta euskaratuz: Shadows, Cliff Richards, Elvis Presley...
|
Mikel
Laboarekin (1970) |
Hala
ere, zaletasun hura ez zen ezaguna. Halako batean ordea, orduko La
Voz de España egunkari Donostiarrak kantu txapelketa bat antolatzen
zuela eta hara agertu zen, beste 400-500 lagun bezala, Bellas Artes
antzokian abestera. Aukeratuetakoa izan zen, eta hortik aurrera aldatu
egin ziren gauzak: herrikoentzat aipagai, familiakoen artean Komeriante... eta
Mikel Laboak ere deitu egin zion. |
1965
urte ingurua zen, eta Ez Dok Amairu mugimendua ari zen
mamitzen: han ziren Artze anaiak, Jose Angel Irigarai, Lourdes
Iriondo, Xabier Lete, Julen Lekuona, Laboa bera... eta Oteizaren
itzal luzea, euskal artea berritu eta gizartea astindu nahi zituen
oldar hartan. Ikastoki eta esperimentu leku aparta izan zen hura,
eta, 1972 aldera desegin bazen ere, ordurako utzia zuen hazia Benitorengan.
1971n
kaleratu zen bere lehen disko luzea, Benito Lertxundi beste
izenik gabe. Single bilketa zen berez: gitarra hutsez abesten zituen
bere hasierako borroka eta maitasun kantak, herrikoiak eta sortuak
nahasturik, gaur musikalki injenuo samarra iruditzen bazaigu ere."
(Testua, Hunkidura
Kuttunak bildumako liburuxkatik hartua. Elkarlanean, 1993) |
Hurrengo
orria 
|
|
|