Creative Commons License
This work is licensed under a
Creative Commons License

Get Firefox!

Valid HTML 4.01!
  Berriak  BERRIAK

 

03-12-2006
Benito Lertxundiren liburu berriak euskara Español  


Benito Lertxundiren inguruan bi liburu argitaratu berri dira: bat, Alvaro Feitok idatzitako haren biografia, eta bestea haren 50 abesti ezagunenez osaturiko kantutegia.

Benito Lertxundi - "Orioko Bardoa": Aitorpen eta testigantzak.

Liburua azala
 
Liburua atzeko azala
 
Liburua atzeko azala
1.7 MB
1.7 MB
333 KB

Benito Lertxundiren biografia, "Orioko Bardoa": Aitorpen eta testigantzak , edizio paregabea da eta Benito Lertxundiren 40 urteko ibilbide musikala ospatu nahi du.

Abeslari oriotarraren ibilbide artistikoaren berrikusketa egiten du 472 orrialdetan, 1965ean kantuan hasi zenetik 2005eko amaierara arte. Liburua ehunetik gora argazki bikainez hornitua dator, eta bere 50 kantu ezagunenen partiturak ere jasotzen ditu.

Partitura
 
Diska azalpena
312 KB
511 KB

Benito Lertxundiren giza nortasunaren erretratua ere eskaintzen du egileak: haren haurtzaro eta gaztaroak, euskal abesti jaialdietan eman zituen lehen urratsak, gizarte-ekintzetan partaidetza eta, oro har, haren ekarri artistiko aberatsa euskal musika eta kulturari.

Liburuaren egilea ÁLVARO FEITO kazetaria da, musika eta zine kritikaria eta Joan Baez, Alan Stivell eta Dire Straits taldearen biografiak ere idatzi dituena.

Benito Lertxundi: Kantutegia - Zergatik utzi kantatzeari?

Liburua azala
 
Liburua atzeko azala
955 KB
230 KB

Zergatik utzi kantatzeari? kantutegiak oriotar kantariaren 50 kantu ezagunenak biltzen ditu. Kantuen testuak euskaraz eta gaztelaniaz aurkituko dituzue.
 
PDF Prentsa agiria - La Voz del Folk (PDF - 22KB)

  Informazio gehiago: Euskonews & Media


16-11-2006
Euskararen Nazioarteko Eguna euskara Español English 
Euskararen Nazioarteko Eguna

Aurtengoan Benito Lertxundi kantariak bat egiten du Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospakizunarekin, eta EuskoSareren bidez oriotarrak ENErako espresuki konposatutako abestia jaisteko aukera dago. Oraintxe bertan ondoko helbideetatik eskura dezakezu.  
 
         - MP3 abestia (2.62 MB)
         - Real Audio abestia
         - Real Audio bideoa

Euskara giza ondarea da: komunikazio
eta batasunerako tresna.
Elkar ulertu eta giza helburu gorenera heltzeko beharrezko baliabidea.

Hizkuntzak leuntzen du animalia eta
gizon bilakatzen.
Berak bideratzen elkar laguntza giza
mailan gauzatzeko.
Zentzu horretan hedatzen da herri bakoitzaren beharretara.

Hizkuntza ispilu leiala da,
non kondairan zehar, herri baten
baldintza sozialak isladatzen diren.

Hizkuntzak jakinarazten dio belaunaldi bakoitzari oinarrizko kultura guztia.

Bere hizkuntzarekin hautsi duen herriak tradizioa du errausten eta arima
epeltzen.

Hizkuntzak bere baitan, herri baten
mundua ulertzeko era gordetzen du, herritarrek hitzegiten dutenean.

Euskara, gure hizkuntza, giza ondarea da.

Eusko Ikaskuntzaren baitan sortu zen 1948an. Orduan, abenduaren 3a aukeratu zen eguna ospatzeko «ez bakarrik Euskal Herriko hiriburu, hiri eta herrietan, baizik eta baita jaioterritik gertu edo urrun dauden euskal kolektibitate guztietan ere».

Benito Lertxundi abeslariak 2006ko edizioarekin bat egin du, ospakizun honetarako espresuki konposatutako kantu batekin. Abesti honen bidez mundu guztiko euskaldun eta euskaltzaleak euskararekin bat egitera gonbidatu nahi da.

  Informazio gehiago: Euskomedia // Eusko Ikaskuntza // EuskoSare


28-05-2006
El Correo egunkarian elkarrizketa Español

Joan den Maiatza bukaeran egin zioten elkarrizketa baten, hau esan zuen bake prozesuari buruz:

"Se habla de que la paz es el objetivo, y la paz siempre es la consecuencia de algo."

  Informazio gehiago: El Correo


07-04-2006
Euskal kanta partiturak online euskara Español

Aho Bete Kanta web orria 250 euskal abestien partiturekin plazaratu dute. Web orri honen sormenean Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea eta Arteola (Zenbat Gara elkartea) lan egin dute Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzarekin.

Benito Lertxundiren sei abesti aurki ditzakegu, komentario eta instrumento desberdinetarako egokituak, baxua, kitarra, perkusioa, etab. Denen link-ak Partiturak atalean jarri ditugu.

Liburua eta DVDa ere plazaratu dute eta Euskal Herriko musika eskoletan banatuko dira.

  Informazio gehiago: eitb24.com


08-10-2005
Zuzeneko diska plazaratua !!! euskara Español English Français

40 urtez ikasten egonak - Zuzenean  

40 urtez ikasten egonak - Zuzenean

Bada iada salgai Benito Lertxundiren diska berria, "40 urtez ikasten egonak - Zuzenean" izenburuduna. Elkar argitaletxeak Urriaren 6an iragarri zuen komunikabideei bidalitako mezu baten bidez.

Diska bikoitza da, zuzenean Gernikako Liceo Antzokian (03-03-2005) eta Tolosako Leidor Aretoan (11-03-2005) grabaturikoa, bere oraingo taldekideekin batera (Juantxo Zeberio, Pello Ramirez, Angel Unzu, Olatz Zugasti, Fernando Ederra, Kutxo Otxoa eta Jose Mari Irastorza, besteak beste). Bertan, bere ibilbide luze eta sakonari errepaso sakon bat ematen zaio, egungo zuzeneko soinu eta lilura guztia bilduz disko honetan. Hemen esan genun bezala, bi kantu berri ere sartu ditu musikari gipuzkoarrak: "Itsasoari begira" eta Olatz Zugastiren "Itoitz".

Megadenda-ren denda guztitan eta web orrian salbentan da jadanik. Prezioa: 20,10 €

  Informazio gehiago: Elkar Argitaletxea // Megadenda // Gin&Tonik


26-06-2005
Benitoren disko berriaren aurkezpena Laboa, Urdangarin eta Berzaitzekin euskara Español English Français

EITB24.com Benito Lertxundik, bere aldetik, urriaren erdi aldera aurkeztuko du Zuzenean - 40 urtez ikasten egonak izena jarriko dion disko berria. 40 urte dira jende aurrean kantatzen hasi zela, eta hori ospatzeko Gernikan eta Tolosan zuzenean grabatutako disko bikoitza kaleratzeko asmoa du. Gaur egungo taldea izan du lagun proiektu honetan: Pello Ramirez, Anjel Unzu, Olatz Zugasti... Azken honek harparekin jotako "Itoiz" eta "Itsasoari begira" abesti berriak ere sartu dituzte diskoan.

  Informazio gehiago: EITB24.com // Elkar Editoriala


04-06-2005
Alvaro Feito-k egindako liburua euskara Español English Français

Benito Lertxundi - El Bardo de Orio izenez argitaratu du Ediciones La Voz del Folk argitaletxeak. 250 orrialdetan Benitoren biografia aurkezten da gaztelaniaz: aitormenak eta egunkaritako aipamenez betea, koloretan eta txuri ta beltzez argazkiz josia. Bukaeran badu diskografia atala argitaratu diren bere EP, LP diska eta CD zerrenda osoarekin. Liburudenda gehienetan salgai izango dela uste dugu, baina Internet-en erostea nahi izan ezkero Megadenda web orrian salbentan da jadanik.

  Informazio gehiago: ISBN: 84-609-3139-0 // Salneurria: 22,00 €


29-03-2005
"Zuzenean" diska berria  euskara Español English Français

Abestu zituen bai Benitok kanta berri batzuk Abenduan Kafe Antzokian egin zuen kontzertuan eta Iruñeako Baluarte aretoan ere zihurrenez Urtarrilaren 4an emandako kontzertuan. Horrela agertu zen Gara egunkariko artikulu baten:

Bestalde, zenbait artikulutan irakurri dugu zuzeneko diska aurten grabatzeko asmotan dela.

Zuzeneko diskoa martxoan grabatuko du
Ez da Benito Lertxundi zuzeneko diskoen zalea. Emanaldi bateko une zehatz batean sortzen den bat-bateko komunikazioa disko batean jasotzea oso zaila dela uste du, ia ezinezkoa. «Badira hala ere zuzeneko disko onak». Horregatik, beti jarri ditu erreparoak zuzeneko disko bat grabatzea proposatu dioten bakoitzean. Baina azkenean amore eman du eta datorren martxoan grabatuko du zuzeneko lana, hiruzpalau kontzertutan. Aldi berean kantu berriak egiten ari da, baina mantso. «Gero eta gehiago kostatzen zait kantu bat ontzat ematea. Aurrekoan bat egin nuen, nahiko arin atera zen, eta gustatu zitzaidan, baina jada ez».

Gara egunkariak Lertxundik joan den Martxoaren 11-an Tolosako Leidor aretoan emandako kontzertuan abestiak grabatu zuela dio, diska berria argitaratzeko asmoz. Azkenengoz, Kultur-Leioa web orritik lortu dugun informazioak zera dio: Frontoi, kiroldegi eta auditorioetan gora eta behera ibili ondoren, 2005ean zuzeneko lehen diskoa argitaratuko du. Disko bikoitza da “Zuzenean”. 20tik gora abesti biltzen ditu, eta barnean luxuzko liburuxka luze-zabala du.

Hau dena irakurri ondoren, zera uste dugu: aurten disko bikoitza, zuzenean grabatua (zenbait lekutan), abesti berriekin eta barnean luxuzko liburuxka luze-zabalaizango izango du. Posible izango da hau dena egi izatea?

  Informazio gehiago:  Gara egunkaria / :: Kultur Leioa :: / Leioa Udal Aldizkariko PDF-a


11-11-2004
Web orria W3C-en HTML estandarrera eguneratua  euskara Español English Français

Gutxinaka-gutxinaka ari gara web gunea, World Wide Web Consortium-en (W3C) HTML estandarrera eguneratzen. Honen esker, Internet Explorer web-arakatzaileaz gain beste guztitan ikustea posible da, hala nola, Opera, Safari, Konqueror edo ta Mozilla Firefox. Guk azken hau gomendatzen dugu. Dohainekoa, bizkorra ta segurua izateaz gain, Windows, MacOS eta Linux sistematarako prest bait dago. Azpian aurki ditzazkezu estekak:

Valid HTML 4.01!
This page is valid HTML 4.01!
Get Firefox
Mozilla Firefox recommended

  Informazio gehiago: World Wide Web Consortium


22-10-2004
Hasierako diskografia guztia bermasterizatua eta formatu berezian euskara Español English Français

Elkar argitaletxeak hurrengo berria jaso du bere weborrian:

BENITO LERTXUNDI
Hasierako diskografia guztia bermasterizatua eta formatu berezian

Udazken honetan, Benito Lertxundiren hasierako diskografia guztia berrikusia aurkeztuko da, bermasterizatua eta formatu berezian. Zenbait kasutan (“Zuberoa” eta “Altabizkar” diskoetan) lehen argitalpenean sartu ez ziren zenbait kantu berreskuratu dira. Hauek dira modu honetan argitaratuko diren diskoak: “Ez dok amairu”, “Oro laino mehe batek”, “...eta maita herria ükan dezadan plazera”, “Zuberoa”, “Altabizkar”, “Pazko gaierdi ondua”, “Mauleko bidean”, “Gaueko ele isilen balada” eta “Hitaz oroit”.

Argitalpen data: azaroa.

  Informazio gehiago: Elkar argitaletxea


04-10-2004
Kilometroak 2004 - Orio-Zarautz euskara Español English
Benito KmK2004 hasiera eman ondoren - Argazkia Deia Benito Lertxundi abeslari oriotarrak eman zion hasiera Orio Herri Ikastolan, Kilometroak 2004 festari, bere alaba Gratxina ondoan zuela. 120.000 euskaltzale inguru bildu ziren Orio eta Zarautzen.
   Informazio gehiago: Hurrengo egunkaritan:
         - Berria euskara
         - Deia / Argazkia (eskaneatua Deia egunkaritik) euskara
         - Gara / Gara (Irailearen 29-ko berria) Español
         - Diario Vasco / El Correo Español
         - Eitb24.com: Euskaraz / Gaztelaniaz / Ingelesez euskara Español English

01-10-2004
Zuzeneko diska berri bat egiteko asmotan euskara 
Berria egunkarian agertu zen joan den Urriaren 1an Benitori egindako elkarrizketa eta hauxe zion: "Orain, berriz, zuzeneko disko baten proiektuan sartuta nabil. Niri inoiz ez zait gustatu zuzenekoaren ideia, baina komenigarria omen da eta azkenean amore eman dut. Gainera, baditut zenbait testu bazterrean eta kanta berriak egiteari ekingo diot laster."
   Informazio gehiago: Berria egunkarian elkarrizketa / Argazkia eskaneatua

29-7-2004
Partiturak jarri ditugu euskara Español English Français
Alboko link-etik sar zaitezke prestatu dugun atal berrian. Guztira hamahiru partitura jarri ditugu, eta aurrerantzean beste batzuk ere sartzeko asmoa dugu.
   Informazio gehiago: Partiturak

21-7-2004
Frantsesera itzulpena!  Français
Denbora luzez itxoiten egon bagara ere, azkenean izan dugu iparraldeko Daniel Trichine-ren laguntza. Berak egin du itzulpen osoa eta berari eskerrak ere eman behar dizkiogu.
   Informazio gehiago: Benito Lertxundi frantsesez  

24-6-2004
Kilometroak 2004 diska euskara Español English Français
Benito Lertxundiren Balearen bertsoak abestia, Kilometroak 2004 diskan agertzen da Orio Herri Ikastolako ikasleekin abesten.
   Informazio gehiago: Disko Zerrenda  

30-1-2004
Diskografia osatu dugu euskara Español English Français
Diska batzuk sartu ditugu, Kepa Junkera eta Antonio Breschi-rekin egindakoak. Saiatuko gara datu gehiago ateratzen eta web orrian jartzen. Laistera arte. Julen eta Fermin.
   Informazio gehiago: Disko Zerrenda  

22-5-2003
Argia aldizkarian artikuluak euskara 
Argia  

12-4-2003
Benito Lertxundi Benicassim-en  Catala Español 
Apirilaren 12-an, Benicassim-eko Teatre Municipal-en gabeko 22:30-tan Altres músiques. Euskaditik kanpo kontzertu gutxi ematen ditu eta hau izango da joan den urtean Bartzelonan emandakoaren hurrengoa.
Sarrerak Telentrada-ren bidez edota aretoaren atarian bertan ordubete lehenago eros daitezke (15Euro) . Helbidea: Constitució plaza, 3; Benicàssim - Telefonoa: 96 430 26 05
   Informazio gehiago: www.benicassim.org - Altres músiques zikloa PDF PDF 

20-1-2003
Benito Lertxundiren web berria zabalik! euskara Español Français English
Hau da Benito Lertxundi-ri buruzko web gunea Internet-en.
Proiektu hau 1998. urtean hasi genuen, pare bat diska eskutan genitula eta ilusioz beterik. Eta lau urte ondoren, web hau guztiz gora aldatzea erabaki dugu. Hemen duzu gure lanaren ondorioa...
   Informazio gehiago: www.lertxundi.com  

12-1-2003
Getxoko Kantuketan zikloan abesten euskara
Igandean (12an), kantautoreen alorrean sartuko gara, gure kantaririk ezagunenetako batekin, Benito Lertxundirekin. Orioko kantaria Getxon porturatuko da, azken lana berekin dakarrela: "Nire ekialdean". Disko honetan bere heldutasun artistikoa erakusten du, eta Fernando Pessoaren poesia eta itsasoarenganako mina bikain uztartzen ditu.
   Informazio gehiago: www.getxo.net

14-12-2002
Benito Lertxundik atzeratu egin ditu asteburuko bi kontzertu euskara
Benito Lertxundi kantariak atzeratu egin behar izan ditu asteburu honetan eskaini behar zituen bi kontzertuak, eztarrian duen arazoa dela-eta. «Ahotsa ez zaio grabe eta agudoetara iristen, eta asteburu honetan zituen kontzertuak atzeratu beharra izan du. Espero dugu hurrengo astebururako ondo izatea», azaldu zuten.
   Informazio gehiago: www.gara.net