-
Jon Maia - Kantatu
-
Benito Lertxundi - Itzala
-
Mikel Urdangarin - Zurekin
-
Anje Duhalde - Madril ezagutarazi
-
Gozategi - Madrilgo postalak
-
Betagarri - Ni naiz
-
Doctor Deseo - Silencio en la sala
-
Zea Mays - Astero ostera hastera
-
Kerobia - Ez hitz egin
-
Berri Txarrak - Min hau
-
Kuraia - Hemezortzi hizki
ITZALA
Musika: BL
Hitzak: Andoni Egaña
Epaile bat behin
konturatu zen
hiru urrats eman a(ha)la,
egun eta gau
gau eta egun,
norbait segika
zeukala.
Epaile jauna, nora zijoan
bera hara zijoala,
pentsatu gabe agindu zuen
kartzelan sartu itzala.
Bere baitako
sentituko zen
epaitegiko marrazo,
batzun aldetik ez zuen izan
ez kritika ez arazo.
Edabideek, andimandiek
hartu zuten gozo-gozo
titulatuaz delako itzala
arriskutsuaz
eroso.
Bainan grazia handirik ere
ez zion egin askorik,
justizi ezak ipini zuen
kaleko giroa gori.
Haur txiki batek kontatu zion:
"Begira epaile ongi,
mamu-mamitzen saiatu arren
zeure itzala zen hori".
Epaile jauna konturatu zen
bistan zuela eguzkia,
haren dardarra ezin egona
eta kopeta bustia.
Kartzelan sartu zituen biak
ilargia eguzkia.
Egia esan zion
haurtxoak
ta mugitzen zen guztiak.
|