kultura, beste orrialdeak ikusteko: 43 44 45 46 47
Egunkaria     y larunbata y 2002ko urriaren 12a EGUNHARIA KULTURA 42 Iñaki Uriarte y   BILBO Benito Lertxundik barnean da- rabilen sortaldeari begiratu dio oraingoan. Elkar disketxearen eskutik hamaika kantu berri da- karzkigu Nere ekialdean izeneko lanean; astelehenetik aurrera salgai izango den hamahiruga- rren diskoan, alegia. Zazpi urte- ko etenaren amaiera ospatzeko bost kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian eta beste hiru Madril eta Bartzelonan. «Badut nik inpresioa nire bai- tan gure barruan baditugula geure puntu kardinalak. Baditu- gula gure iparra, gure hegoa, gure mendebala eta gure ekial- dea. Alde batetik, Pessoaren fi- losofia hori guztia eta nire alde- tik egin ditudan gauzatxo ba- tzuekin konturatu naiz, jarrera kultural bezala, ekialdeko haize- txo bat bezala datorkidala disko hau», azaldu zuen kantariak. Puntu kardinaletan abiapun- tua hartzen duen disko batetik espero zitekeenez, naturarekiko lotura erakusten du ostera ere Lertxundik. Lurra eta haizea go- mutan hartzen ditu, baina  batez ere itsasoa da ikusmiran dauka- na. Diskoari izena ematen dion kantua bera, Txiki Larrañaga Orioko patroiari eskainia, kresal usainaz dator. Bizitzaren eta he- riotzaren arteko zubia ere ondo presente dago Lertxundiren hainbat kantutan, bai Fernando Pessoaren hitzetan zein Pete Seeger miretsiaren doinuetan ere oinarritutakoetan. Maitasun tantak Itxaro Bordak isurtzen ditu. Halaber, Levy Shankar musikari judutarraren kantu ba- ten bertsioa egin du. Berrikuntzen kapituluan, An- gel Unzuren ekarpena nabar- mena da. Orioko kantariak le- henengo aldiz egin du lan ekoiz- le batekin. «Izen batzuen artean mutil honena gogoratzen nuen, polibalentea da, erro askotakoa. Ziur soka bat duen gitarra emango baliote gauza izango li- tzatekeela hari ere soinua atera- tzeko», laburbildu zuen. Hala ere, Unzuren lana ez da moldaketetara mugatu, diskoan gitarra akustikoak, bouzouki-a eta perkusioa ere jo baititu. Ho- rrek guztiak komunikazioa are- agotu eta Lertxundiren berezko kantuak aberastu egin ditu. Ekaina eta uztaila bitartean gauzatu den lan honen graba- zioa eta nahasketa Jean Phoca- sen esku egon da. Nere ekialdean  Benito Ler- txundiren hamairugarren dis- koa da, 1971 urrun hartan Ez dok Amairu ospetsua plazaratu zuenetik. Hamarkada bat Pessoari begira Pessoaren poesia lantzeko gri- na ez da berria Benito Lertxun- direngan. Kantariak berak aitor- MUSIKA. Kantu berriak aurkezteko bira egingo du azaroan Euskal Herriko hiriburuetan, Madrilen eta Bartzelonan Benito Lertxundi eta Fernando Pessoa bat eginik Kantari oriotarrak 1974an ‘Ez dok Amairu’-rekin hasitako ibilbidean hamahirugarren lana egiten du ‘Nere ekialdean’ disko berriak; poeta portugaldarraren bost poema musikatu ditu MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Benito Lertxundi kantari oriotarra, atzo, Bilbon. bakana dakar Lertxundik. «Pessoa niretzako ez da oler- kari soila. Gehiago, niri gehia- go interesatzen zait agian Pes- soa filosofoa poeta baino». Jardunaren zailtasunak age- rian utzi ditu oriotarrak. «Pes- soarena filosofia poetikoa da. erabiltzen du poetika bat, hiz- kuntza bat berak munduari be- giratzeko duen modu hori no- labait azaltzeko eta, noski, ez da erraza». Lertxundiren    begietatik, «berak erabiltzen duen hizkun- tza oso zehatza da, lehen begi- radan oso sotila eta soila ema- ten duena gerta liteke bost olerki horietako edozein izan daitekeela tesi handi bat egite- ko moduko abiapuntua. Hori sumatzean batek beldurra sen- titzen du», aitortu zuen. Disko hau zuzenean aurkez- tuko du bira berezian. Azaroa- ren 2an Miarritzeko Jaialdien jauregian hasiko du, 8an Iruñe- ko Gaiarre antzokian izango da, 14an Madrilgo Arte Ede- rren Zirkuluan joko ditu kantu berriak, eta azaroaren 21ean ORIOKO PATROIA GOMUTAN Txiki Larrañaga eta kaioa Arrauna beti gertu izan duen arren, duela lau bat urte Orioko trainerua itsasoraino segitu eta han ezagutu zuen hurbilagotik Larrañaga. Kantua Orioko patroia hil ondoren idatzitakoa da. «Berandu samar irten ziren eta gainera langarra zen, eta gai- nera itsasoa oso trakets. Itsasora irten ginenean hura guztia onuragarria izan zen, ikaragarrizko une magikoa izan zelako». Patroi lanetan Txiki Larrañaga bera zihoan. «Lehenengoz iku- si nituenean hango ur soinuak, egur soinuak eta arraunlarien oihuak ikusi nuen traineruak bazuela bizitza propioa, bazuela traineruak berak joan nahi bat. Ilunabar hartan beti kaio bat zegoen traineruaren gainean». Handik urtebetera Larrañaga istripuz hil zen. «Bat-batean etorri zitzaidana burura izan zen entrenamenduan ikusitako kaio hura. Oso hunkitua sentitu nintzen eta instante hartan gauzatxo bat idatzi nuen, eta konturatu nintzen kaioa zela hitz egiten zuena». Gero hitzak lantzeko orduan kaioari eman zion narratzaile lana, Larrañagari eskainia. eta 22an bi kontzertu eskainiko ditu Lertxundik Bartzelonan, L’Espai aretoan, hain zuzen ere. Lehen aurkezpen birako azken hiru kontzertuak Euskal He- rrian emango ditu: azaroaren 28an Gasteizko Principal antzo- kian, 29an Donostiako Kursaal auditorioan eta azaroaren 30ean Bilboko Euskalduna jau- regian. tu zuenez, hamarkada bat zera- man Pessoaren lanak musikatu nahian. «Pessoa oso maitea dut eta Pessoa pixka bat tratatzeko gogoa nuen. Denbora dezente pasatu nuen, hasteko itzuli egin behar zirelako eta itzulketa ho- rrek nahiko beldur ematen zi- dalako». Lan honetan hitzen erdiak, bost, idazle portugal- darrarenak dira. Poeta lisboarraren ikuspegi BENITO LERTXUNDI Kantaria «Larrañaga hil zela jakin nuenean bat-batean etorri zitzaidana burura izan zen Orioren entrenamenduan ikusitako kaio hura» «Pessoa niretzako ez da olerkari soila. Niri gehiago interesatzen zait agian Pessoa filosofoa poeta baino»