kultura, beste orrialdeak ikusteko: 41 42 43 44
Egunkaria     y larunbata y 2002ko uztailaren 6a ORIOKO BARDOA ESTUDIOAN EGUNHARIA KULTURA 40 Jon Eskisabel y   DONOSTIA «Gero eta exijenteagoa naiz neure buruarekin, kantuekin gustura sentitzea bilatzen dut eta disko honetako (urrian kale- ratuko den Nire ekialdean) zen- bait kanturekin lortu dut. Ikara- garri gustura sentitu naiz eta malkoak atera dizkidate, hunki- tu naute. Alde horretatik, lor- pen bat da eta zoriontsua naiz». Benito Lertxundiren bisitak es- tudiora asko urritu dira azken hamarkadan. 1971tik 1989ra bitartean zortzi disko kaleratu ondoren, urrats bakoitza tentu handiz neurtu du kantari oriota- rrak geroztik. Pazko gaierdi on- dua (1989) kaleratu eta gero le- hen isilaldi luzea hasi zuen, zaz- pi urte geroago Hitaz oroit-ekin (1996) hautsiko zuena. Bi urte- ren buruan estudiora itzuli zen, proiektu berezi bati ekiteko: Euskadiko Orkestra Sinfoniko- arekin grabatzea Auhen Sinfoni- koak diskoa. Haatik, beste sei urte itxaron behar dute kanta- riaren zaletuek haren kantu be- rriak —hamar— beste lan bate- an bilduta ikusi arte. Mantsotze kreatibo horren arrazoiak ez du misteriorik. Ai- tzitik, guztiz lojikoa dirudi artis- taren azalpena entzun ondoren. «Beharbada kantuak egitea gero eta gehiago kostatzen zai- dala izan daiteke arrazoia. Bide bat egina daukat, eta hor errepi- katzeko arriskua handia izaten da. Nik badut musikarako gustu mota bat, eta kantu bat egiten hasten naizen bakoitzean ezin- bestean nire gustuak bere hari- tik eramaten nau. Alde horreta- tik, errepikatzeko beldurra beti dago. Hala ere, gero eta asekai- tzagoa bihurtzen ari naizela su- matu dut. Lehen errezago ema- ten nien irteera kantuei orain baino. Kantu asko botatzen di- tut zakarrontzira, askok ez dute astebeteko epea gainditzen, erori egiten dira. Prozesu horre- tan neure buruarekin amorra- tzera iristen naiz batzuetan, eta galdetzen diot hau ez ote den exigentzia estetiko baten edo gaixo baten modura kantuak egiteari diodan gehiegizko bel- durraren ondorio». Izan ere, kantu bakoitzak pro- ba asko gainditu behar ditu Be- nitoren oniritzia jaso arte. «Denbora asko ematen diot, ka- joian uzten dut, begiratzen dut handik hilabetera, bi hilabete- ra... aldatzen diot zati bat, kan- taldietan jartzen dut, kantaldie- tan aldatzen dut, ez banau ase- tzen baztertzen dut, berriz har- tzen dut... Horrela ibiltzen naiz denbora askoan eta orduan ur- teak joan egiten zaizkit». Angel Unzu ekoizlea Elkar estudioko sofa batean eserita mintzatzen ari zaigu. Ia amaitu du diskoaren grabazioa eta zama bat gainetik kendu duenaren lasaitasunarekin hitz egiten du, azalpen bakoitzean luze sakonduz, oroitzapenetan miatuz eta anekdota ugariekin hornituz. «Inbidia diet grabazio estudioan ondo pasatzen dute- nei, nik sufritzen baitut. Beldur pixka bat ematen dit estudioak, normalean etxean egidako lana ez baituzu berdin entzuten. Le- hen egunak estudioko girora egokitzeko izaten dira, eta niri prozesu hori nahiko maldan gora egiten zait». Oraingoan ordea, ezberdina izan da, arinagoa joan da graba- zioa eta lehen egunetik gauzak ondo atera dira. Horretan zeri- kusi handia izan du Angel Un- zurekin lan egin izanak. Izan ere, hogeita hamar urtetan ekoizle batekin grabatzen duen lehen aldia izan da. «Inoiz ez dut disko bat horren bideratuta eraman estudiora». Ekoizleeki- ko errezeloa betidanik izan du Benito Lertxundik, haren norta- suna berearen gainetik nabar- menduko zen errezeloa hain zu- zen ere. «Musikaren mundu ho- netan beti esan da ekoizlerik egokiena artista ezagutzen ez duen hura dela. Nik ez dut inoiz ulertu hori. Azkenean, ekoizle- ak bere nortasuna jartzen dio lanari, Phil Cunninghamek uki- tzen duen guztiak bere zigilua du, berdin du Galiziako, Irlan- dako edo Eskoziako talde bate- kin aritzen den. Gure artean ko- mentatu    genuen    kanpoko ekoizle bat ekartzeko aukera, izenak atera ziren, baina nik ez nuen nahi inork lapurtzea nire ildoa, nire gustua». Angel Unzu berak aukeratu zuen. «Detaile interesgarriak» ikusten zizkion, «eta gitarrista Benito Lertxundiren ekialdeko haizea Urrian kaleratuko duen disko berriaren grabazioa amaitu berri du kantariak, ekoizle batekin lan egiten duen lehena MUSIKA. Pessoaren bost poema musikatu ditu, eta Pete Seeger eta Levy Shaharren kantu bana moldatu du bikaina denez banekien horri ere etekina aterako niola, baina ez nuen nahi bere kasa egitea lana, baizik eta bion arteko el- karrizketan, eztabaidan. Tenta- kulu asko dituen musikaria da Angel, gauza asko ukitzen ditu eta badu berezko dohai bat hari tresnetarako». Hilabetea eman zuten etxeko ordenagailuan kantuak presta- tzen, eta grabatutako makete- kin estudiora joan ziren ondo- ren. Aurreko lanekiko sistema aldaketa handia zen. «Lehen nik bakarrik egiten nuen lan hori, aurreiritzi batekin joaten nintzen estudiora baina hala ere, gauza dexente zintzilik ge- ratzen ziren. Oraingo honetan estudiora sartu ginenean oso garbi genuen zer nahi genuen. Ordenagailuan grabatutako gauzak jartzen genituen eta esaten genuen: begira, hau nahi dugu lortu baina soinu ho- bearekin. Hori lehen aldikotz egin dut». Perkusioetan dago aldaketa handiena soinuaren aldetik. «Nire bizitza osoan akats handi bat izan dut: ez dut inoiz perku- sioaren mundua jorratu. Ihes egiten zidan gauza bat zen. Per- kusioen hutsunea bete nahi iza- ten nuen beste modu batean, teklatuei nortasun handiagoa emanez… Betelana zen, azken finean. Perkusioa sartuz gero beste gauza asko pikutara joan- go zirela konturatu nintzen, eta gero hori egiaztatu egin da, per- kusioek oso egoki okupatzen dute espazioa eta ez diote ino- lako trabarik egiten kantuari». Norberarentzat sortu Anjel Valdes Elkarlanean dis- ketxeko arduradunak helduta- sunarekin lotzen du Benito Ler- txundiren azken lana. Zer dela eta? Haren ustez, kantuak bes- teentzat egiteari utzi dio eta orain berarentzat baino ez ditu egiten. Lertxundi ados da ho- rretan. «Lehen ere horrela egi- ten nuen, ni nintzen lehen gal- bahea, baina orain areagotu ESANAK «Inoiz ez dut disko bat horren bideratuta eraman estudiora; argi genuen zer nahi genuen» «Pessoaren heldutasun goreneko sorkuntza atala ikaragarri maite dut. Gizon jakintsua ikusten dut, poeta bainoago» «Mendebaldeko gizakiaren ego partikular, nazkagarri eta usaina darion horren kontra doa disko hau» «Onartzen dugunean norbera dela gatazka, orduan egingo diogu gizarteari ekarpenik iraultzaileena» IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS