MILITARRAK EUSKARAZ HISTORIAN ZEHAR


Resumen en espa˝ol Sommaire en franšais Abstract in english

   Militarrek oso gutxitan jarri dute euskaraz beren jarduera. Hala ere, komeni izan zaienean militar espainolak, frantsesak, ingelesak edo euskaldunak ere, ederki mintzatu zaizkigu euskaraz. Sarritan gertaera lazgarriak gertatzen zirenean gogoratzen zuten euskara komunikazio-tresna egokia izan zitekeela beraien helburuetarako.

   Hemen militarrek historian zehar, Espainiako Gerra Zibila arte, sortu dituzten euskarazko dokumentuen bilduma erakusten dizuegu. Agiri bakoitzaz sarrera historiko bat, testuaren zati baten traskripzioa (edo testu osoarena zenbait kasutan) eta aipamen bibliografikoak ematen dizkizuegu, dokumentu horien gainean gehiago sakondu ahal izateko.

    Hemen argitaratzen duguna web orri hauen egileak berak idatzitako Administrazio zibileko testu historikoak liburuaren osagarria da, hain zuzen ere bere Atarikoaren D.2 puntuarena. Liburua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratuta da 2001 urtean. 


Gai honetaz zer edo zer adierazi nahi badiguzu sakatu
HEMEN

Orri hau irakurtzean ezkerrean ez baduzu 21 dokumentuen zerrenda konpondu ezazu
HEMEN SAKATUTA

Imanol Trebiño. Sortua: 2000-04-14. Eguneratua: 2003-07-25