1945ean Ricardo Naldarentzako argibidea

    Hasiera batean lan honetarako ipini dugun denborazko esparrutik kanpokoa bada ere, bere bitxitasunarengatik, beste ondorengo dokumentu honen berri laburtxo bat eskaini nahi dugu: Bigarren Gerra Mundiala Europan bukatua edo bukatzekotan dagoenean, 1945eko maiatzan hain zuzen, euskal gudari baten ohorez buruzagi aliatuek luzatutako diploma (1). Frantsesez eta euskaraz dago, bere euskarazko bertsioa jasotzen dugu:

ARGIBIDEA

    Chodzko'tar jaunak, Erbeste ta Marrok'tarren Saildibillaren Buruzagiak (2) egiztatzen du

    sailburua Nalda'tar Ricardo, Bilbon (3)

    jayua, erritartasun euzkotarra, zindotasun eta zintzotasunakin, bere mendian (4) egon dela, Pointe de Grave'ko gudalan, Gernika Saildien (5) taldean, Ordoki'tar Kepa buru zuela.
    Bere kemen, esanekuntza ta gizabide onagatik gudakuntzan, gudari oni azaldu bear diot, agintari bezela, nere atsegin eta oniritzi aundia, egiztatuaz gañera, beti ibilli dala Prantziaren adiskide ta Euzkadiren langille zintzoa bezela.
    Gernika Saildiak eman du, areriyuan aurrian, adibide on bat, bere ontasun, gizontasun eta kemen ikusgarriangatik.

    Cap de Pratze'ko Buruzagitzan, Orrilan 1goa, 1945rren urtean
                                                                                                                    Y. Chodzko

----------

    (1) LARRONDE, Jean-Claude: Le bataillon Gernika = Gernika batallun euskalduna, les combats de la Pointe-de-Grave (Avril 1945), Baiona, Bidasoa-Institut d'Histoire Contemporaine, 1995, 62. orrialdea.
    (2) Beronen kargua zein ote den garbi ez bada aditzen, hona hemen frantsesezko bertsioan nola jasotzen den: "Le Chef fe Bataillon Chodzko, commandant le Régiment Mixte Etrangers Marocains"
    (3) Lerro hau, eta bukaerako data, eskuz idatzia dela dirudi. Pentsa daiteke egiaztagiri modelo hau beste euskal gudariei ere emana izan zela. Sailburua, kasu honetan, sargentua da.
    (4) bere mendian esaerak kasu honetan "bere mendean (edo menpean)", "a servi sous ses ordres" esan gura du, ez inongo bortutan ibili denik.
    (5) Gernika Saildia edo "le Bataillon Gernika".

Orrialde honen hasierara
ORRIALDE HONEN HASIERARA
 


SARRERARA


Imanol Trebiño, 2003-07-25