
1937 urtean jeneral faxistek bizkaitarrei armak utz zitzaten zuzendutako mezuak, bat Molak bidalia eta bestea Franco berak igorria. Ikusiko duzuenez Molak bizkaieraz eginten zuen eta Francok gipuzkeraz. Aurrena Molarena izan zela dirudi (1):
Azkaneko deia:
España'ko nortian darabilgun guda edo guerra au beriala amaitzeko asmua artu dot.
Iñor il ez badozue eta daukozuezan armak itxi eta gugana etorten bazarien suen bizija eta ondasunak gordeko doguz zuentzako oker barik.
Onela gaur berian egiten ez badozuen Bizkai guztiak deseguin edo apurtuko dot, guda edo guerrera'ko Fabriketatik azirik.
Jakin eguizue ziur eguiteko oso-oso guertauta nagoela biar diran gauza guztiak ezkuetan daukedaz ta.
General Mola
Eta Francok sinatutakoa horrelaxe dio, merezi du bere osotasunean jasotzea:
Bizkaitarak (2)
Guda galdu duzute. Gure gudariyak irabazi dute Irundik Durangoaño ibili dituzuen gudatan. Ez duzute irabazi ez mendi eta ez eribat eré.
Zuek nai ez dezuten guda baterá eramanazi dizuete. Egun bat eta bestean guezuraren bidez engañatuck izan zerate esanaz onelako eta alako eri artu dituzutela.
Zuen ereligiyoaren e ta zuen legui zararen etzayekin alkartu zeraten. Bilboko ateetan gaudèe. Bizkaya erdiya gure eskuetan erorida. Guda asten danean ez da iñor gueldikoaziko dunik. Eta ez dituzute izango gudak dakarzkizuen kalteak bakarik baizik eré goriyak izanik zuen aberastazunaren etzaiyak egingo dizkizuete kalte eta gaiztakeri aundiyokoak. Zuen guda luzetu nai dutenak engañatzen dizuete eranaz guk iltzen ditugula gure ezkuetan erortzen diran prisioneruak. Ori guezura da. Ez dezakete bildurik ibili gure Españarik nai dutelako gure ezkuetara etortzen diranak. Ematen dizugu Jaungoikoak agintzen dun pakea odiyo eta gaiztakerik gabe, pake katolikoa.
Gure ezkuetara entregatzen diran guziei bizaya erespetatuko zaie; gaiztakeriyak egin ez dituzten gudariyei libertadea emango zaie; eta gaiztakeriyak egin dituztenak tribunaletara deituko zaie; Estadu beriyaren propiedadea zuena ere izango da eta bertatik disfrutatuko duzute, zuen eriyaren legezara eta privilegiyoak erespetatuaz, eta justizi soziala egiñaz; zentzu katoliko eta tradizional batekin zeñek beben armakin España aundi bat, alkartu bat eta azkatu bat egiten ari dira, gure Estadu beriyak nai dun bezela.
Utzi zazute armak, bizkaitarak.
EL GENERALISIMO FRANCO
-------------- (1) Guk hemen jasoa: CHUECA, Josu eta FERNANDEZ, Luis: Espainiako gerra zibila Euskal Herrian, Andoain, Euskaldunon Egunkaria, 1997, 117 orrialdea. Hitzez hitz jasota dugu (azkaneko, esate baterako). Dokumentuaren erreprodukzio fotografikoa eta guztiz, idazle berberen artikulu honetan: "Emilio Mola jenerala, 1937ko martxoak 31: Bizkai guztia desegingo dot", Euskaldunon Egunkaria, 1997-03-30, Igandeko KZ gehigarria, 1-3 orrialdeak.
(2) Jatorrizko testuak ez du erre bikoitzik, erre bakar tiletduna espero zitekeen baina tileta ez da inondik ere ikusten. Den moduan jasotzea erabaki dugu, arazorik gabe aditzen da eta. Horrez gain, testuan dauden inprentazko akatsak eta (hala nola engañatuck, bizaya edo beben) horiek ere dauden moduan uztea erabaki dugu, ezer-ezer aldatu gabe. Jatorrizko dokumentuaren ale bat Sabino Arana Elkargoaren Abertzaletasunaren Agiritegian dute, PNV-NAC-EBB 160/10 erreferentziapean.
Imanol Trebiño, 2003-07-25