1926 urtean Bizkaiko Itsas Komandantziaren bandoa marinel zahar eta pobreentzako errenten gainean(1). Izan ere, Itsas Komandantzia erakunde militarra izan arren, halako ardura zibilak ere bazituen bere gain. Euskaraz eta erdaraz dago idatzita eta guk euskarazko bertsioa ematen dizuegu ezagutzera:
MARIÑEL ZARRENTZAKO ERRENTATXUE (2)
Erregearen aginduz, igazko Bagille bederatzigarren egunean yarri zan "Mariñel zarrentzako errentea" deritxona, edo zuek obeto aituko dozuen moduan esanda: Gobernuek atera gura izan eban lege orregaz, euren bizi guztie itxasoan bearrean emon, eta gaur aguretute ezetarako gauza eztiren gizajoeri urtean errentatxo bat emotea. Lege edo agindu au betetako, Marina'ko Komandanzia Bizkaikoa dei egiten deutse gaur, itxasoko bearretan euren bizi guztien ibilli direnei.
Eskatu begie, errenta ori altsetako gaitasune daukela uste daben guztiek, ille onen ogetamaikagarren egune baño lenago, emengo Marina'ko Komandanzia'ra Ibáñez de Bilbao kalean, ogetalaugarren numerora, ta eskakisune kartaz egin bearr (3) izango daben legez, beragaz batera bidaldu begiez agiri edo dokumentu onek bere:
LENENGO: Eskakisune sarrtuko dabenen erriko abadeak egiñiriko bautizo partida edo agirie.
BIGARREN: Erriko Alkateak firmeute, eskakisune egiten dabena pobrea zelan dan esango daben agirie edo dokumentue.
IRUGARREN: Agiri onetan esan bearr izango dau eskaleak edo eskakisune sartzen dabenak, baña dana laburr-laburr gero, berari itxasoan bearrean ibilli dala paseu yakozan gauzerik urtenenak edo yakingarrienak, Ayudante de Marina'k firmeute.
Izan leiteke mariñel aguren batek, lendik Caja de Ahorros'ek zabaldute dauken "Agurentzako Errentea" deritxona eskatute eukitea, ta bere eskakisun ori aintzat arrtu barik egotea, onek, eztau bidaldu bearr izengo bere eskakisunegaz, irugarren lekuen eskatzen dan agirie baño besterik; baña bere eskakisunean esan bearr izengo deu argi ta garbi falta diren beste agiri edo dokumentu guztiek Caja de Ahorros'en dagozala.
Asmo au aurrera eroateko batza bat autu da beronen buru Bizkai'ko Komandante de Marina dalarik. Batza onek ikusiko ditu berari zuzenduko yakozan eskakisun eta agiri guztiek eta aurtengo errentak nortzuk altseuko dituezan beronek erabagiko dau.
-------------- (1) Imp. y Enc. "La Editorial Vizcaína" etxeak Bilbon 1926 urtean inprimatua. Guk Lekeitioko Udal Artxiboan topatua, "Fondo Municipal, Subfondo siglos XIX-1ª mitad XX. Secretaría. Cultura. Festejos. Expedientes de festejos, concursos, torneos, …", 01526/01 eta 01526/01 erreferentzietan.
(2) Izenburu honetan "r" bakar tiletdunak agertzen zaizkigu, guk bihurtu ditugu gaur egungo grafiara. Testuaren gorputzan berezkoak dira "rr" bikoitzak.
(3) Sic, geroko sarrtuko, laburr-laburr edo arrtu berbetan gertatzen den modu berean.
Imanol Trebiño, 2003-07-25