1874an Bigarren Gerra Karlistan

"Gerra Karlistaren Kronika" filmaren irudia

    1874an Gipuzkoako Diputatu Jeneral liberalak gipuzkoar karlistek armak uzteko kaleratutako orri elebiduna (1). Beste zibil bat gerra kontuetan sartuta, aurrekoaren arrazoi berberengatik onartu egin dugu testu hau ere. Luzatu eta gero, horrelaxe bukatzen da honek zuzendutako mezua:

CARLISTA GUIPUZCOATARRAC:

    Baldin gure oraingo zorigaiztoai ezpadiozute nai añaditu gure etorquizuna arriscoan paratuco duten beste andiago batzuec, bear da, preimazcocoa (2) da ece, beren quezcaequin utziric aimbeste desgraci eracarri diguten andinayac, laja itzatzutela armac, obedientzia prestatuaz leguezco nagusitasunai.
    Emen ichoten dizquizute libertadeac, paqueac eta non nahi vicetzea conveni zazquitzuten escubideac, aliqueta arriscoric gabe zuen familietara bildu dezaquezuten artean.
    Begira ezazute. Asqui dira guerra eta naigabe edo lantuac. Igues eguiozute alferricaco guerra orri, cergatic zuen buruai eracarrico dizquiezute ondore charrac, eta zuen icenai ondorengoen maldicioac.
    Nere Diputacio generaletic Donostiaco uri Chit Noble ta Chit Leyalean 1874-garrengo Azaroaren 30-garren egunean.

Diputadu generala,
M. Roca-Verde
Guipuzcoaco provintzi Chit Noble ta Chit Leyalaren icenean, bere secretario,
Joaquin Urreiztietac.
--------

    (1) Gipuzkoako Agiritegi Orokorra (Tolosa), erreferentzia honen pean: JD IT 36 a,1.
    (2) Sic, eta berdin geroko laja.

Orrialde honen hasierara
ORRIALDE HONEN HASIERARA
 


SARRERARA


Imanol Trebiño, 2003-01-05