1865ean Bizkaiko Diputazioak marinelei

    1865ean Bizkaiko Diputazio Jeneralak Espainiako itsas-armadan zerbitzera zihoazen marinel bizkaitarrei zuzendutako berbaldia(1). Orri bat euskaraz eta beste bat espainolez. Bistan da Diputazio Jenerala ez dela erakunde militarra, baina hala ere, jorratzen zuen gaiak hemen sartu ditugun beste testu batzuekin bat egiten zuela ikusita, soldaduei zuzentzea alegia, jasotzea erabaki dugu. Horrelaxe dio euskarazkoaren hasierak:

Vizcaico Diputaciñoe Generalac orain lelengo sei illabetetan erregue-ontzijetan servietara duazan Mariñelay zucenduten deutsan
VERBA-ALDIJA.
Bilbon aprillaren 2 jan 1865 garren urtian.
VIZCAITAR VOLUNTARIJUAC:

    Dempora asco da Vizcaico Señorijo leijal eta nobliac bialduten ez ditubala bere semiac Erregue-ontzijetan servietara, gure Erreguiña eta Señora Doña Isabel bigarrenac alan aguindu ez dabelaco.
    Gaur bada Erreguiña eta Señora onec, berari jaocan leguez, emon dau aguindu au, eta zubec poz picic etorri zaré Españaco Mariñalen uniforme edo jantzi glorijaz betericua artu eta imintera, onelan betétan dogula guere(2) Foruac eracusten deuscun obligacinoetatic bat. (...)

--------

    (1) Bizkaiko Artxibo Foralean, Atal Administratiboan, "Ordenes y Circulares de la Diputación, Reales Cédulas y escrituras originales", 59 bis (1861-1867) erreferentziapean.
    (2) Sic, "gueure"aren partez.

Orrialde honen hasierara
ORRIALDE HONEN HASIERARA
 


SARRERARA


Imanol Trebiño, 2003-07-25