1836an Lehen Gerra Karlistan De Lacy Evans-en afixa

    1836ko urte berean, Lehen Gerra Karlistan gaudela, soldadu ingelesek liberalen alde Donostia bere menpe zutelarik, De Lacy Evans buruzagiak ondorengo afixa kaleratu zuen . Bere hastapena, erdiko tarte bat eta bukaera eskaintzen dizuegu:

    Donostiaco Cuartel generalian Mayatzaren 25 eta urtez 1836.
    Agimpen edo orden generala.

    Araco ill onen besteco egun oroigarri arzaz bi edo iruz lendanic, mendi gende fede gardatzalle esaten diran oriec, etsiric ya biarco zituztela utzi S. Francisco eta Antiguaco conventu ederrac, sutu eta erre citusten, errespeto gabe Jangoicoaren eta bere servizalleen eche santubai. (…)
    Argatic Generalac Oficiale cernai gradutacoac, eta soldadu español eta inguelesac eguiten ditu corresponsable guerraco legue eta castiguric gogorrenaquin, eguiten, edo consentitzen badute calteric dan chiquiena persona, eche eta bazterretan; contrara, beardute eguin aleguiñ eta laguntza guztia menditar etsayoc sutu ditzatezquen echeac itzaltzeco, eta calte genero guztiac eragozteco. Echeac, eta echetaco bizi gauzac bear dute beguiratu errespeto sagradubarequin. (…)
    Aguin bide, edo ordena au iracurrico zaye tropa español eta inguelesai, eta Generalac uzten du españolen partetic cumplierazteco cuidadoa bere adisquide gozo brigadier Jáuregui provincia onetaco Comandante generalaren cargura, ceñaren ontasun eta bioz biguña dauscaten ondo ezagutuac provincia noble onetaco bere erritarrac.
              De Lacy Evans

---------------------

    EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, op. cit., 422. orrialdea. Hauek euren partez hemendik jaso zuten: ANABITARTE, B.: Gestión del municipio de San Sebastián en el siglo XIX, Donostia, Imprenta y Encuadernación de Francisco Jornet, 1903, 141-142 orrialdeak.

Orrialde honen hasierara
ORRIALDE HONEN HASIERARA
 


SARRERARA


Imanol Trebiño, 2003-07-25