
1833an Lehen Gerra Karlistan liberalek karlistek armak uzteko kaleratutako bandoa , gaztelaniaz eta euskaraz inprimatu zuten eta bertan erreginaren izenean emandako indultu edo barkaziora lotu daitezela agintzen zaie, bestela itzelezko kalteak jasan beharko dituztela. Hona zelan dioten bere hasierako eta gibeleko pasarteek:
VIZCAICO ERRITAR ARMADUNAC Asmo gaistoac dauqueez illunduric zubeen adin edo entendimentubac, eta zaruez desgraciaric negargarrienera. Biguntasunaren ondoren oi dator Justiciya, eta ez arren lecuric emon bere tribunal ziurrian aguertu bihar izateco. Nastari gaistoac prestau dabe zubeen galtzeya, éta jarraituco dabe amaitu artian, ezpazará aldenduten gaistoen aldreetati, etorrijagaz gocetará ERREGUIÑA geure Señoriac opadetzuben parcaziñora. (…)
Ez arren lecuric emon aurreracó zuben ondorengoac madaricatu zaijezan hainbeste familijaren galtzia dacartzubelaco, eta zeubec bacarric zariela bitartecoac galdutecó hainbeste guiza aldetan Vizcaitar gustijen atseguin gozua izandirien Foruac. Bilbon Cemendijaren 28 garrenian, 1833.
Juan Modesto de la Mota, Pedro Pascual de Uhagon, Mariano de Eguia.
--------------- ZAVALA, Antonio: Karlisten leenengo gerrateko bertsoak, Tolosa, Auspoa, 1992, 121-124 orrialdeak. Dokumentu originalaren ale bat Durangoko Arte eta Historia Museoan dute.