1811ko abuztuan Espainiako Independentziaren Gerra

1811ko abuztuan, Espainiako Independentziaren gerran, Frantziaren aldekoa zen Reille Nafarroako Jenerala eta Gobernadoreak espainolez eta euskaraz ateratako dekretua (1). Hitzez hitz (2), bere pasarte batzuetan horrelaxe dio:
Nafarroco Generala eta Gobernadoreac.- Aspaldian pensazendu damutasun andiarequin Provincia onen trabajuac aundiac direla cergatic Bandidoen Comendanteac eztuten Hizuli nay bere lecu antigüetara, eta atraziren condicionera. Conserbacendute Poderea yabetu-dire manazeas terrorearen medios, azpian conservazeco añiz Mutil Gaste cein baitaude suspiracen Hizulzeco beren hechetera. (…)
Decretazen-dut seguizenden-bezala.
I.º Nafarroco Herreynuco Bandioen Buruac paracen-dire premiotaco.
II.º Hedozein personac arrapazen-duenac edo arraparasten-vadu edo hilcen-vadu Guefe Bandidoena Espoz eta Mina entregatuco zaizquio Iruñeco Zuidade-ontan sey milla duro, hagradecimentutaco edo premio-taco.
(…) Eguina ene palacioan, Iruñeco-hirian Agostoaren-24 1811.- Nafarroco Generala eta Gobernadorea Condea Reille.
------------ (1) OLÓRIZ, Hermilio de: Navarra en la Guerra de la Independencia, biografía del guerrillero D. Francisco Espoz (Espoz y Mina), y noticia de la abolición y restablecimiento del régimen foral, Pamplona, Imprenta, librería y encuadernación de N. Aramburu, 1910, 123-124 orrialdeak; APAT-ECHEBARNE, A. (Irigaray, Angel): Una geografia diacrónica del euskara en Navarra, Pamplona, Ediciones y Libros, 1974, 145-147 orrialdeak; JIMENO JURIO, José María: Historia de Navarra y de sus lenguas, Tafalla, Txalaparta, 1995, 185 orrialdea; EUSKARA JURIDIKOAREN MINTEGIA (ATXABAL, Alberto eta beste batzuk): Euskara, zuzenbidearen hizkera, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1995, 414-416 orrialdeak.
(2) Grafiari guztiz leial izaten eskaintzen dizuegu dokumentua, "Guefe" edo "Zuidade", esate baterako, horrelaxe agertzen dira.
Imanol Trebiño, 2003-07-25