1801ean Frantzia Ingalaterraren kontrako gerran dabilenean Bertin komisario aitzindariak marinelak biltzeko egindako deia(1). Hastapena eta buru aldeko pasarte bat baino ez dugu jasoko:
PROCLAMATION
AUX MARINS.
ANGUELETERRACO DESCENTA.
Rocheforteco, Bordeleco, eta Bayonaco partietan marignelen eguiteaz cargatua den Commessario aincindariac,(2)
Bayona parteco Marignelei,
MARIGNEL ANIMUXUAC,
Franciaco errepublicaren contra elgar hartuac ciren etsai guciak bentcutuac dira. Bat da choilqui, trompatua bere generositatean, berac cebatu çuen gobernamendu batez, coinac oraino nacione handiaren contra harmac atchicutusten baitiosca escuetan.
Sofrituco othe ditutzue guehiago harren desafio eta larderiac? Ez othe ditutzue imitatuco (…)Harren çuen alderaco lehembicico nagui eguina içan da, etzayaren ganat desartatceaz, eta desartarasteaz campo, bercegaizqui eguin eta crima gucien barkhamendua.
Bigarrena çuen pagua dirutan emaitea, ilhabetha batena aintcinerat emaitea conduitarequin, eta çuen hatuen urruric eremaitea.
Hirurgarrena (…)
------- (1) SACX, M.: Bayonne et le Pays Basque, témoins de l'histoire, op. cit., 134. orrialdea. Hemen dokumentuaren fotografia agertzen da eta bertan ikusten denez parez pare daude bertsio euskalduna eta frantsesa. Testuaren transkripzioa fotografia horretatik abiaturik egin dugu. Bere letra oso txikia da eta gure bistak ez du mirakulurik egiten, ia seguru akatsik egin dugula hona paperera pasatzerakoan.
(2) Frantsesezko bertsioan horrela jaso dute honen kargua: "Commissaire principal de Marine, chargé de l'nspection générale de l'inscription maritime". Ez dakigu berez kargu militarra edo zibila den, baina bere beharra zalantzarik gabe arlo militarrari dago loturik.
Imanol Trebiño, 2003-01-05