|
DANTZEN EGITARAUA 2002-2003 |
||||
|
GIPUZKOAKO DANTZAK Izen orokor honekin, XIX. mendearen erdialdera Juan Inazio Iztuetak, "Gipuzkoako dantzak", liburuan jasotzen dituen dantza ugari ditugu. Iztuetak, Gipuzkoako 36 dantza deskribatu zituen, hauen musikan ere barne, baita gutxi batzuen letrak ere. Dantza hauek, preklasikotzat hartu izan dira, hain zuzen ere pauso asko eta asko, ballet klasikoko pausoak baitira. Dantza hauek Iztuetaren ikasle eta ondorengoen eskutik iritsi zaizkigu. Dantza hauen artean nabarmenenak, Brokel dantzaren zikloa erakusten digutenak, 8 puntuko esaldiz osatutako Zortzikoak eta denbora irregularreko esaldiz osatutako Soinu Zaharrak ditugu. |
![]() |
|||
|
EAURTAKO NESKA DANTZA Juan Antonio Urbeltzek sortutako koreografia hau, emakumezkoek besterik ez dute dantzatzen, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan borobil bat marraztuz. Dantza honek zati kantatuak dauzka eta emakumeen jantziak XX. mendea hasieran Zaraitzu bailaran erabiltzen ziren. Musika, berriz, R. M. Azkuek bere kantutegian bildutako bi doinu arras ezagun: "Zikiro beltza" eta "Axuri beltza". |
![]() |
|||
|
ZUBEROAKO MASKARADA Dantza honen ospakizuna, urte haseratik ihauterietako astearte arte eman daiteke. Jai mugikorra da, hau da herri jakin bateko maskarada. alboko herrietara mugitzen da. Orokorrean gonbidatuko herrietara joaten da maskarada, hala eskatuta, baina badira kasuak, non maskaradak berak bisitatzen duen herri jakin bat, bertan maskarada ospatuz. |
![]() |
|||
|
ZIEKOKO DANTZAK Arabar Errioxako dantza hau lehen mutilek egiten zuten. Gaur egun ordea, zortzi neska eta katximorro batek dantzatua da. Irailaren 8an Ama Birjinaren egunean dantzatzen da Zieko herrian. Sei zati ezberdinek osatzen dute: pasacalles, la danza, enredado, cuatro calles, árbol eta jota. |
![]() |
|||
|
KASKAROTZ Lapurdiko Donibane-Lohitzuneko arrain saltzaileek iradokitako koreografia da. Dantza arina da, eta dantza honek iradokitzen duenaren arabera, arrain saltzaileak arraina bildu ondoren, barnealdera korrika joaten ziren, iristen zen lehenengoa lehena izaten baitzen dena saltzen. |
![]() |
|||
|
ORIAKO SORGIN DANTZA Dantza honen jatorria, Bergaran aurkitzen da. XX. mendearen hasieran Bergaratik etorritako langile batzuek hurbildu zuten berau Oria aldera, harien fabrikara lanera etorrita. Dantza honetan ere partaide desberdinak ditugu: batetik, Kapitaina eta bestetik, 2 lerro ezberdin, batean gizonezkoak eta bestean baserritarrez jantzirik dauden gizonezkoak. |
![]() |
|||
|
LEKEITIOKO KAIXARRANKA Dantza zaharrenetakoa da Lekeitioko Kaixarranka, XVI eta XVII. mendeetako agiri batzuetan ageri baita. San Pedro egunean dantzatzen da eta dantzariaren trebetasuna nabarmentzekoa da, herriko arrantzaleek daramaten kutxa baten gainean dantzatu eta oreka mantendu behar du bertatik ez erortzeko. |
![]() |
|||
|
OTSAGIKO DANTZAK Otsagiko Muskilda Ama Birjinaren ohorez dantzatu ohi da Irailaren 7 eta 8an. Zortzi dantzari eta Boboa dira partaideak. Dantzak makilaz lagunduriko 4 atal dauzka: Emperador, Katxutxa, Danza eta Modorro, ondoren zapien laguntzaz dantzatzen dena, Pañolo dantza, eta azkenik Jota. Paseo bat ere badu, kastainuelak astinduz dantzatzen dena. |
![]() |
|||
|
LAPURDIKO IHAUTERIA Lapurdiko ihauteriko dantza eta konpartsek antza handia dute Nafarroa Beherakoekin. Konpartsan honako pertsonaiek parte hartzen dute: Banderaria, Kaskarotak (dantzariak), Ponpierrak, Besta-Gorriak, Kotilun Gorri... Etxez etxeko diru biltzea, inguruan egindako dantzak, makil dantzak eta Jautsi motako dantzak dira Lapurdiko ihauteriaren ezaugarriak. |
![]() |
|||
![]() |
||||