San Joan Saria
San Joan eguna egun handia da Tolosan. Txistulariak,
eskopetariak, erraldoi eta buruhandiak, aurreskua... tradizioa eta
ikuskizuna batzen dira herriko patroiaren egunean. Eta ez da hor
amaitzen dena. Egun horren inguruan herriko jaiak ospatzen dira eta
hainbat eta hainbat kultur, musika nahiz kirol ekitaldi antolatzen da.
Xakeak ere badu bere txokoa San Joan jaietan: San
Joan Saria. Gipuzkoa nahiz inguruko lurraldeetako xakelari hoberenek
Tolosa izaten dute beren topagune eta lauko taldetan banatuta nor baino
nor aritzen dira xake azkarrean.
1974ean ospatu zen lehen San Joan Saria eta ordutik
hona, hutsik egin gabe, urtero jokatu da herriko xakelarien artean hain
estimatua den txapelketa hau. Tolosa-Ibarra Chess Team web guneko atal
honek San Joan Sariaren nondik norakoak jaso nahi ditu.
|