Kutxa Gizarte Ekintza Tolosa-Ibarra Chess Team
Atzera Gora Behera Hasiera

Eskola Kirola

2009ko Kutxa Topaketak

Beasain, 2009ko ekainaren 14, Kutxa Topaketen finala. Aurten ere elkarteko bi taldeak iritsi dira finalera. Iaz final erdietaraino iritsi ziren biak, gaur ere lortuko ote dugu? Hasiera batean horrela pentsa liteke, maila polita erakutsi baitute bi taldeek zonakakoan. Baina finala bestelakoa da, kanporaketa bidez jokatzen da eta txanden ordenak taldeen mailak baino garrantzi handiagoa izan dezake.

Goizeko hamarrak, denak hasteko prest. A taldeak Murumendi du aurrean, B-k Gros. Zorte txarra B taldearentzat, iazko txapeldunaren aurka jokatu behar lehen txandan.

sfa01 sfa02 sfa03

Amaitu da lehen txanda. A taldea aurrera doa, ez ordea B taldea. Lastima. Podiuma ez zuten urruti izango kanporaketen ordena bestelakoa izan balitz. Lazkao C-ren aurka jokatu behar dute orain, Beasaingo zonakako txapeldunaren aurka. A taldeari berriz San Patricio B tokatu zaio.

sfa04 sfa05 sfa06

A taldeak berriro irabazi du. Final erdietan daude dagoeneko, iazkoa errepikatzetik gertu. Eta B taldeak ere irabazi egin du oraingoan, desberdinketa sistemari esker bada ere (aupa Oier!). A taldeak San Patricio C izango du aurrean, B taldeak Landetxa B.

sfa07 sfa08 sfa09

Tolosa-Ibarra finalean da! A taldeak 3-1 irabazi dio San Patricio C-ri eta lehen aldiz elkarteko talde bat Kutxa Topaketen finaleraino iritsi da. B taldeak ere irabazi egin du. Tamalez 9. postua eskura dezakete bakarrik. Arrasateko San Andres A-ri irabazi beharko diote horretarako. A taldeak Gros D izango du aurrean, Tolosa-Ibarra B kanporatu duen taldea.

Txapelketa Tolosa-Ibarra B Tolosa-Ibarra A
Txapelketako emaitzak. Tolosa-Ibarra B:
Yerai, Aitana, Ane, Oier, Asier
eta Julen
Tolosa-Ibarra A:
Jone, Mikel, Danel, Igor, Unai
eta Iņigo

Tolosa-Ibarra txapeldun! Tolosa-Ibarra txapeldun! Bina Gros D-rekin baina desberdinketa gure alde (itzel Unai, hori duk eta!). Eta Tolosa-Ibarra B-k ere irabazi egin du. Kanporaketa bakarra galdu dute, bigarrenaren aurka. Pena da hori lehen kanporaketan izana. Bederatzigarren dira hala ere, Gipuzkoako lehen hamar talde hoberenen artean. Ez dago gaizki.

Sari banaketa Podiuma
Sari banaketa. Podiuma.
Atzera Gora Behera Hasiera