Gure aldizkaria, Barakaldoko euskaldun guztion aldizkari bilakatu gura dugunez, esku hartzea erabat irekia da. Beraz, aldizkaria plazaratzen lagundu nahi baduzu (artikuluak edo komikiak eginez, publizista bezala, maketazioan....) gonbidapen zuzena egin nahi dizugu: jar zaitez kontaktuan Sasiburuko lagunekin. Ez izan dudarik eta zatoz!
Orain arte 11 aldizkari argitaratuta dauzkagu. Hastapen guztiak bezelaxe aldizkari honen lehenengo urratsak konplikatu xamarrak izan ziren, tamaina honetako ekimenari zerotik ekiteak dakartzaren zailtasun guztiak kontutan hartuta( jendearen ezjakintasun teknikoak, babesle falta, kolaboratzaile gutxi...) Hau guztia dela eta Euskarriren ale batetik bestera denbora-tarte handiak igaro zitezkeen. Baina, zorionez apurka apurka, aldizkaria egonkortzen ari da eta guztion ahalegina bere fruituak ematen hasia da eta aurki Euskarri hiruhilabetekari bilakatuko dugu.
| 2001 - 11 |
| EUSKARRI 9 |
| Azalean: Iñigo
Altube mendizalea Edukiak: Centro Galegoren urteurrena , Aluminosia Beurkon, Hizkuntzen eguna Barakaldon, Matrikulazio datuak.... Orri kopurua: 28 |
| 2001 - 06 |
| EUSKARRI 8 |
| Azalean: Ibarreta-zuloko
hezegunea Edukiak: Malsonadori elkarrizketa, euskaldunzaharrak Barakaldon, Barakaldoko gau-giroa.... Orri kopurua: 28 |
| 2000 - 12 |
| EUSKARRI 7 |
| Azalean: Josetxu
Pedrosa kirolaria Edukiak: Francoren heriotzaren urteurrena, Hala-dzipo musika taldea, noiz egin ote da euskaraz Barakaldon.... Orri kopurua: 24 |
| 2002 - 05 |
| EUSKARRI 10 |
| Azalean: Pobrezia
Barakaldon Edukiak: Benito Lertxundi eta Almudena Cachori elkarrizketa, Barakaldo F.C. taldearen urteurrenari buruzko erreportaia.... Orri kopurua: 32 |
| 2002 - 11 |
| EUSKARRI 11 |
| Azalean: Denetarik Edukiak: Sonia Gonzalez idazlea, Barakaldotik emigratuak, Hizkuntzen eguna Barakaldon, Matrikulazio datuak.... Orri kopurua: 28 |