Bat batean
Iñigo Altube
Aluminosia Beurkon
Centro Galego
Matrikulazioa datuak
Hizkuntzen eguna
Albiste Laburrak
Bertxoko
Nahas-mahas


 
< Nahas-mahas >
Hamaika ikusteko jaioak

Hau duk hau vascuencea Hablateko manerie!!!

Bejondeigula!, Barakaldoko Udal Gorenak, herriko euskaldun-euskaltzaleon ardurak eta ahaleginak asebete nahirik, bat egin du Bizkaiko Aldundiaren kanpainarekin: EUSKARARIK ONENA, ZEUREA, eta hona hemen lehenengo emaitzak (ikus argazkia).

EZ ZAKURRIK SARTZEN!!! Lekeition lekeitieraz, Arratian arratieraz, Gernikan gernikeraz eta Barakan... bar(r)akeraz, noski.

Hizkuntz azterlan mamitsuak egin ondoren, gure udalekoek azken hamarkadetan artez edo moldez, eta berez, osatu den Barakaldoko azpieuskalkiari eutsi dio. Adibidez, gauza jakina zen honelakoak erabiltzen ditugula barakaldarrok:

- las txornas (txosnak)
- (l)agüiti (goitibehera)
- lartxaina (Ertzaintza)
- frontón barakaldés (Anaien Parkeko frontoiko letreroan)
- Retuertoko biblioteka (Errekaortuko liburutegiko letreroan
- Hay bokatas, pintxos y kalimotxo (edozein tabernatan)
- eta abar

 

EUSKARARIK ONENA, ZEUREA. Euskaldunok konplejuak eta lotsak erantzi behar ditugunez (eta bai egia!) Gure udalak ondo asko erakutsi du hainbat alorretan ez duela konplejurik eta are gutxiago lotsarik.
Total, denok dakigu que el euskera es tan erreza como ponerle muchas k y tx a edozein berbari y ponerle guztiari el aditza amaieran.

Detxeparek idatzi zuenez DEBILE PRINCIPIUM MELIOR FORTUNA SEQUATUR.

 

 

 



EZETZ ASMATU



1 - Groenlandia, lur berdea, izotz eta elurrez estalitako irla erraldoia dugu. Zergatik orduan bataiatu zuten izen horrekin?

2 - Marraskilo batek 20 metroko enbor baten puntara igo nahi du. Egunean 5 m. egiten ditu gora, baina gauean 4m. beherago jeisten da, lo geratzen baita. Zenbat egun behar ditu enborraren punturrera iristeko?





Konponbideak

1- 982tik inguru, Erik Gorria norbegiarrak Groenlandia deskubritu zuen. Interes handia zuen bere jandea han bizitzea, hori zela eta bere herkideen begietara "erakargarriagoa" egiteko Groenladia "lur berdea" izena eman zion irlari.
2- 16 egun: 15 egun 15 m. ibiltzeko. 16.ean, 5 m. beteko dituenez egunez, ilundu baino lehenago iritsiko da..

 



Galde Debalde Lehiaketa


Euskarri aldizkariaren aurreko zenbakia sail berria zabaldu genuen: “Galde debalde” lehiaketa. Horren helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, eta horretarako, Elkarlanean argitaletxeari esker, aldizkariaren zenbaki bakoitzean liburu pare bat zozketatuko dugu literaturarekin zerikusia duen galderari zuzen erantzuten asmatzen dutenen artean.
Aurrekoan, “Lur bat haratago” eleberriaren egilearen izena eskatzen genuen, eta zuetako askok ondo baino hobeto asmatu duzue zein zen erantzun zuzena: Joan Mari Irigoien. Erantzun zuzena bidali diguzuen artean Unai Elorriagaren “SP-rako tranbia” liburuaren ale bi zozketatu ditugu, eta irabazleak honako hauek izan dira:
    
Jose Juan Garcia eta Gorane Santiesteban Ortiz

 

 

Oraingoan, Gotzon Garateren “India harrigarria” liburuaren ale bi dauzkagu zuen artean banatzeko. “Lurralde miresgarririk, amesgarririk ikusi nahi baduzu, zoaz Indiara", esaten digu egileak liburuaren hasieran. India sagaratua, India misteriotsua, fakirren, Budaren, behien, kasten lurraldea, zeruaren ederra eta infernuaren latza elkartzen dituen herria. Hindi hizkuntza ikasteko asmoz joan zen Gotzon Garate Indiara, eta jendearen istorio eta bitxikeriekin osatu du liburu hau, Indiaren alderdi harrigarria marrazten diguna; ez da hor makurkeriarik falta, hala nola emakumeen bazterketa, haurren miseria edo kasten arteko arrazakeria, baina ilun horrek berezkoa du argia ere: bizi-pozez eta bihotz zabalez hornituriko Indiako gizateria.

Liburu honen ale bat eskuratu nahi baduzu, esaguzu zein den galdera honentzako erantzun zuzena:

 

 

 

Harkaitz Cano idazleak denetarik idatzi du orain arteko ibilbidean: eleberriak, kronikak, gidoiak... eta poesia ere bai. Jarraian datozen liburuen artean bat poesia liburua da. Zein?

-“Norbait dabil sute-eskaileran”.
-“Pasaia blues”
-“Piano gainean gosaltzen”

Bidali zure erantzuna honako helbide honetara: Euskarri aldizkaria. 175 posta kutxa. 48902 Barakaldo (Bizkaia) edo e-mail bat bidali sasiburu@euskalnet.net helbide elektronikora. Zuzen erantzuten dutenen artean “India harrigarria” liburuaren ale bi zozketatuko ditugu.

.


EUSKARRI, Barakaldoko Euskaldunon Aldizkaria
Argitaratzailea: SASIBURU, Barakaldoko Euskaldunon Elkartea. Posta-kutxa 175, 48900 Barakaldo, Bizkaia. E-mail: sasiburu@euskalnet.net
Erredakzio taldea: Gotzon Hermosilla, Txetxu Franco, Axier Lopez, Esther La Fuente, Olatz Sanchez
Laguntzaileak: Jose Ignacio Herranz, Anxo
Maketazioa: Axier Lopez, Olatz Sanchez, Esther La Fuente
Inprimategia: Antza. LG: BI-858-96. Ale kopurua: 2.000. Euskarri aldizkaria dohainik banatzen da Barakaldoko herrian. Euskarri aldizkariak ez du derrigorrez bere gain hartzen bertan adierazitakoaren erantzunkizunik.