Bat batean
Iñigo Altube
Aluminosia Beurkon
Centro Galego
Matrikulazioa datuak
Hizkuntzen eguna
Albiste Laburrak
Bertxoko
Nahas-mahas


 
< Euskalgintza >
Barakaldoko 2000 - 2001 Matrikulazio datuak


Baten batek esan zuen errealitatea aldatzeko errealitatea bera ezagutu behar dela, edo bederen, saiatzea diogu guk. Hori da gure asmoa, eta Barakaldo euskaldundu nahi dugunez hizkuntza eta gizartearen egoera ahalik eta hobekien ezagutu nahi dugu.

Lehendabiziz pasa den urteko datuak aurkituko dituzu eta geroago ondorio batzuk azalduko ditugu, baina aurrez ohar: benetan deigarria irakaskuntza pribatuan zein publikako Lanbide Heziketan D ereduak daukan ehunekoa: %1 !!!!!

 


 

SASIBURUREN IRAKURKETA

Joera handia dago euskal irakaskuntzaren garapena Barakaldon baikor ikusteko, sare publikoan A eredua behera doala argudiatuz, baina hau errealitatearen ikuspegi murriztua baino ez da, eta emaitzak ez dira oraindik euskaltzaleok nahi genituzkeenak. Eta oinarri logikoak daude geure buruari galdetzeko ea posiblea den Barakaldo euskalduntzea, aurrean ikusi eta jarraian laburbitzen ditugun irakaskuntzaren datuekin:

1) Ikaslegoaren ia erdiak (5.864) sare PRIBATUAN ikasten du eta ikastetxe hauetatik batek ere ez du D eredua eskaintzen, eskaintza nagusia A eredua izanik: euren ikaslegoaren %72.

2) PUBLIKOAN A ereduaren beherakada begibistakoa da, baina D eredua ez da behar beste indarrik hartzen ari (%51 soilik Haur Hezkuntzan, %45 Lehen Hezkuntzan, %29 DBHn, Batxilergoan bakarrik %22 eta Lanbide Hezkuntzan %1 baino gutxiago).

Datu orokorrak hartzen baditugu eta Bizkaia edota EAEkoekin erkatzen baditugu oso emaitza esanguratsua dugu: Barakaldoko B ereduaren ehunekoa Bizkaia eta EAEko D ereduaren portzentaiaren antzekoa da, eta alderantziz ere, D ereduaren portzentaia Bizkaia eta EAEko B ereduarena; hau da, Bizkaian eta EAEn orokorrean D eredua igotzen den heinean, Barakaldon irakaskuntza B eredura bideratzen ari da, benetako euskalduntzea bermatzen ez duen eredua eta behin Batxilergora iritsita A eredura desbideratzen dena.

 

 


EUSKARRI, Barakaldoko Euskaldunon Aldizkaria
Argitaratzailea: SASIBURU, Barakaldoko Euskaldunon Elkartea. Posta-kutxa 175, 48900 Barakaldo, Bizkaia. E-mail: sasiburu@euskalnet.net
Erredakzio taldea: Gotzon Hermosilla, Txetxu Franco, Axier Lopez, Esther La Fuente, Olatz Sanchez
Laguntzaileak: Jose Ignacio Herranz, Anxo
Maketazioa: Axier Lopez, Olatz Sanchez, Esther La Fuente
Inprimategia: Antza. LG: BI-858-96. Ale kopurua: 2.000. Euskarri aldizkaria dohainik banatzen da Barakaldoko herrian. Euskarri aldizkariak ez du derrigorrez bere gain hartzen bertan adierazitakoaren erantzunkizunik.