Bat batean
Iñigo Altube
Aluminosia Beurkon
Centro Galego
Matrikulazioa datuak
Hizkuntzen eguna
Albiste Laburrak
Bertxoko
Nahas-mahas


 

< Bertxoko >
Txikitin parian


doinua: habanera
Atal berria dugu hau
ta gaur gure aurkezpena
bi bertsotan azalduko
dugu zertan datzan dena
nahiz ta zaila iruditu
bertsoa ez da zailena
heltzen da leku askotara
sortzen digu gozamena
bertsoa ezagutzeko
aukera hau duzu onena
asmoa ederra bada
HASI bertso eskolarena
ikastaro trinkotsu bat
izango da lehena
ta gero egingo dugu
zuek gura duzutena
     “Txikitin Parian” bada
bai hemengo ta hangoa
txoko xume honetatik
gure mezua badoa,
bertsotan alaitu leike
lagunartean giroa
zuek ondo pasatzea
bada daukagun gogoa
HASI bertso eskolako
giroa bada beroa
hau ez da izaten sinist
gauza oso arraroa
hau ez da izango soilik
bertsoen ikastaroa
hau da bertsolaritzenran
berri gune oparoa


Hemen dituzue ostiral gau batean lagunen konpainian eta kandela batzuk lekuko zirela, geure irudimenak idatzitako bi olerki eta aspaldian Japoniarrek asmaturiko estrofa pare bat. Normalean hiru bertsolerroz osatuak dira. Berton oraina eta momentua azaltzen dira, iragan zein etorkizuna ahantziz; zentzuak ditugu hemen haikuen ardatz, unea heldu nahia. Hona hemen Errekaortu Gaztetxeko literatur tailerrak egindako exenplu batzuk:

Kausitutako larrua geldiro ferekatzen du
Gelditasun hura urrinetik antzeman dezaket
Amestu ezineko desiratik,
Inguruan ezer somatu gabe
Ihes egin du.
Beltzez mozorroturik
Euriak zolatutako karrika iragan
Eta bazterren kontra eztabaidan diharduzu
Kantoiaren zorraren bila
Zalantzen artean jauzika.

Egunsentian
Haizeak loreen uztak
xamurtasunez laztantzen ditu
Toki hura,
Soilik esistitzen da
Abesten dutenen
Itxaropenaren barruan.

Ilargirik gabeko gauean
Maindireak daude
Airean lehortzen

Beste zigarro bat
Eta kea,
Norbait sakabanatzen da



EUSKARRI, Barakaldoko Euskaldunon Aldizkaria
Argitaratzailea: SASIBURU, Barakaldoko Euskaldunon Elkartea. Posta-kutxa 175, 48900 Barakaldo, Bizkaia. E-mail: sasiburu@euskalnet.net
Erredakzio taldea: Gotzon Hermosilla, Txetxu Franco, Axier Lopez, Esther La Fuente, Olatz Sanchez
Laguntzaileak: Jose Ignacio Herranz, Anxo
Maketazioa: Axier Lopez, Olatz Sanchez, Esther La Fuente
Inprimategia: Antza. LG: BI-858-96. Ale kopurua: 2.000. Euskarri aldizkaria dohainik banatzen da Barakaldoko herrian. Euskarri aldizkariak ez du derrigorrez bere gain hartzen bertan adierazitakoaren erantzunkizunik.