|
|
Lecturas-etik
ateratako orria |
Zenbat Caro Baroja, Hunboldt, Satrustegi, Barandiaran edo Lizarduiko egongo dira etsita edo hilobian astinduka! Ehunka euskaltzale, antropologo eta ikertzailek bizitza eman euskara nondik demontre datorren jakiteko... Tira, nork eta LECTURAS aldizkariak argitu behar ezjakinaren putzuaren beltza. ARGI ZEGOEN, KOJONIAN!! Leitu besterik ez duzue LECTURASeko aldameneko ohartxoa: Malaysiatik gatoz, eta euskara ez da euskara, malaysiera baizik. Eta gu, astakirten, harroputz, ergel, tentel, txatxu, kaiku abarkadunok, Benidormeko kaleetan barna harro-harro, europarrik zaharrenak ginelakoan... Kankailu alenok!!!
Orain LECTURASekoak benetako euskararen ikasgaiak hasi omen dira argitaratzen atalka. Horra lehenengo lezioa gure e-mailera iritsia: Nola esaten da benetako euskaraz “La infanta Cristina y su marido han disfrutado de unos merecidos días de asueto en el incomparable marco de la costa vasca”? Erraza, gero: Iñaquiurdangarinbraguetakuebakalaualpilpiletagero txirlañacañacazarauzen,baiondo! Bai trinkoa euskara, koño!
Perretxikoak
URBELTZ(Coprinus comatus)
Perretxiko honen itxura
oso berezia da, oboidea
eta luzanga, eta bere
usaina atsegina da freskoan.
Zuria da, itxura bitxiko
ezkata nabarragoak dauzka
eta bere gailurra
kolore berberarekin janzten
du. Bere altuera 15 zentimetrokoa
izatera heldu daiteke
eta diametroa 2 eta 5
ztm. artekoa izan daiteke.
|
|
Coprinus comatus |
Oina txanotik banangarria
eta zuria da, erdian hutsik
dagoela.
Haragia ere zuria
da, izugarri samurra.
Aleak heltzen hasten direnean
eta txarto jartzen direnean
xaflen kolorea aldatuz
doa, zuritik arrosara,
geroago beltza eta amaieran
desintegratu eta likido
beltz bilakatzen dira
(handik dator izena: Urbeltz)
Hain apurkorra izanda,
plastikozko poltsak erabat
baztertu behar ditugu
uzta egitean, eta bere
bilketa eta kontsumo artean
ahalik eta denborarik
laburrena igaro dadin
saiatu behar dugu.
Bide eta pista ertzeetan
aurkitu dezakegu (baita
legarra artean ere), zabortegi,
lorategi, zelai, baratzetako
mugetan eta abar. Bilketa
onak Argalario (depositoetan),
Arroletza, Gaztaineta,
Arkaitz Zuriak eta Saratxon
egiten dira, baita duela
gutxi arte Mukuzuluban,
Zulokon eta Rokapatxen
ere. Nekez ikusiko dugu
ale isolaturik, talde
anitzetan ateratzea gustatzen
baitzaio. Uztaldirik hoberena
udaberritik udazkenera
doa, eta urria hilerik
onena da.
Sukaldean
Freskoa janez gero oso
janari ona da. Bere itxura
hain bitxia izanda zaila
da beste perretxikoekin
nahastea, hala ere, lehengusu
bat daukala ohartu behar
dugu; Coprinus atramentarius.
Nahiko desberdina da eta
pozoitsua ez izan arren,
jatean alkohola edaten
badugu toxikoa bilakatzen
da; natura jakintsua da....
Era anitzetan prestatu
daiteke, baina uzta ona
egiteko aukera baduzue
horrela prestatu ditzakezue:
ondo garbitu ostean luzera
erditik zatitu eta saltsa
berdean prestatu. Emaitza
ikusgarria, benetan !
R.Luis (Barakaldo Mikologi Elkartea)
|
EZETZ ASMATU
1 - Bi txanponen balioa gehiturik 30 pezeta lortzen ditugu. Haietariko bat ez bada ogerlekoa... ¿Asmatuko al zenuke zein txanponak diren?
2 - Tren bat Bilbotik Hendaiarantz abiatzen da. Ordu erdi geroago beste tren batek Handaiatik Bilborako bidea hartzen du. Tren biek abiadura berbera daramate. Haietariko zein egongo da Hendaiatik hurbilen trenek topo egiten dutenean?
Konponbideak
1- Ogerleko bat eta 25 pezetakoa (Haietariko bat ez zen ogerlekoa bestea, aldiz, bai).
2- Bi trenak Hendaiatik bezain hurbil egongo dira, topo egiten duten mementuan leku berean izango direlako.