Barakaldoko euskaldunon komunitatea osatzen duten gehien-gehienak euskaldun berriak dira. Gutxi dira euskaldun zaharrak (azken datuen arabera, 451, hau da, euskaldunen %5’06). Horietako batzuk euskara lehenengo hizkuntzatzat izan duten Barakaldon jaoitako umeak dira, baina badago beste multzo esanguratsu bat: Barakaldotik kanpo jaio diren eta inoiz gure herrira bizitzera etorritako euskaldunena, alegia. Barakaldon bizi diren euskaldunzahar horien testigantza orriotara ekarri nahi izan dugu. Katea ez da eten.
Bilbotik itsasosuruntz
goazela ezker-aldetik dauden
herriak ez dirudite Bizkaikoak.
Toki haietan Bizkai-barrutik
agiri den zeru garbirik ez
da ikusten; Gernika, Durango
eta Markinako ibarretan daukagun
pake eta txukuntasunik ez
da aurkitzen; etxeko hizkuntz
maitearen durundi gozorik
ez da inon sumatzen. [...]
...Aberatsenganako gorrota,
agintarientzako amorrua eta
Jaungoikoarentzako eskergabekeria
erakusten duen hazi txarra,
errez eta edonon sortu ohi
da, [...] Ai zenbat euskaldun
okertu diren Somorrostroko
lur gorrietan!
Horrela ikusi gintuen Ezkerraldekook
Txomin Agirrek 1907an
, Garoa bere
liburuan. Guk, ez deabru
ez aingeru, gurean oso
aspalditik bizi diren
euskaldunzahar batzuengana
jo dugu, barakaldar ere
badiren eta hizkuntza
galdu ez duten euskaldun
batzuengana.
|
| Joseba Artabe |
- Joseba Artabe , 50 urteko dimarra da, aspalditik Barakaldon bizi dena
Barakaldora etorri zinenean,
zelakoa zen euskararen
egoera hemen?
Ni 1978an ezkondu nintzen.
Handik hona hemen bizi
naiz. Lehen jende gutxi
zegoen euskaraz egiten
zuena. Orain askoz gehiago
entzuten da, zorionez.
Ni asko poztutzen naiz,
askotan joaten naiz frontoira
eta han, 12 edo 14 urtetik
behera, gazte guztiak
egiten dute euskaraz,
eta hori pozgarria da.
Zer moduz moldatzen zara
batuarekin, EITB, euskarazko
prentsa eta abarrekin?
Batuagaz ondo moldatzen
naiz. Batuarekin hasi
nintzen emaztea euskara
ikasten hasi zenean. Orain
gauza batzuk batuaz eta
beste batzuk bizkaieraz
botatzen ditut, eta ez
dut inolako arazorik ETBrekin
eta.
Zer deritzozu euskaldunberrion
euskarari Dimako euskararen
aldean?
Diman, adibidez, hangoekin
eta familiarekin dena
egiten dogu euskeraz eta
gehienak ez dakite batua,
baina ados dagoz. Niretzat
berdin da: interesgarria
da euskaraz egitea. Pentsetan
dot berba gehiago egin
behar dala, ze ikusten
da jendea, dakiena eta
ez duena egiten. Dena
den, poliki-poliki askoz
gehiago hitz egiten da
euskeraz. Herrietan ere
berba asko erderaz egiten
dituzte. Euskaraz hasi
eta gauza bat ez dakitenean
erderaz sartzen dute,
ez dutelako euskaraz ikasi.
Diman bertan, zer moduz
dago euskara?
Urtero joaten naiz, bi
edo hiru aldiz. Dimara
jende asko joan da kanpotik,
eta euskaldun asko entzuten
da erderaz egiten euren
artean, zoritxarrez, ze
kanpoko bat etortzen da
eta beste denak Dimakoak
izanda, orduan denak pasatzen
dira erderara.
Udaletxera, instituzio
eta leku publiko batera
zoazenean, euskara erabiltzen
duzu?
Bai, ni euskaraz aritzen
naiz. Gero, erderaz egiten
badute (eta zoritxarrez
leku askotan erdera hutsez
egiten dute) neu ere erderara
pasatzen naiz, baina beti
hasten naiz euskaraz.
|
|
Fatima
Gerriko |
- Fatima Gerriko Mujika , 46 urteko beasaindarra. Zaharretxeko tabernaren arduraduna. Barakaldora orain dela 25 urte etorri zen.
Ezagutzen al zenuen Barakaldo
hona bizitzera etorri
baino lehen?
Ez, ez nuen ezagutzen.
Artean Barakaldori buruz
Labe Garaiak baino ez
genituen ezagutzen.-Eta
zein izan zen lehendabiziko
inpresioa? Herri txiki eta polit
batetik etorrita , alde
batetik oso itsusia iruditu
zitzaidan eta bestetik
ez zegoela jende girorik
batere. Han jende guztia
ezagutzen zuen elkar eta,
hemen ez bezala.
Nolakoa zen etorri zineneko
Barakaldoko euskararen
egoera?
Ez zen batere girorik hemen
euskeraz egiteko. Ezinezkoa
zen norbaitekin euskeraz
hitz egitea. Gaztelania
baino ez zen aditzen.
Horren giro ez euskalduna
izanik, arazorik izan
al zenuen hizkuntzarekin?
Ez, artean gaztelania ondo
menperatzen nuen.
Aldatu al da euskararen
egoera zuk ezagutu zenuen
orain dela 25 urteko Barakaldo
hartatik hona?
Bai, bai. Asko aldatu da.
Herria bera izugarri aldatu
da. Orain behintzat jendearekin
edozein tokitan hitz egin
dezakezu euskeraz eta
gainera ni etorri nintzenean
ez nuen euskara zekien
inor ezagutzen eta gaur
egun, aldiz, jende asko
ezagutzen det. Barakaldon
(badauku)badago talde
haundi bat euskeraz hitz
egiten duena. Oraingo
gazte jendea hasi da euskaraz
egiten eta pixkanaka-pixkanaka
euskera aurrera doa Barakaldon.
Erabiltzen al duzu euskara
eguneroko zure bizitzan?
Lehen baino askoz euskaldun
gehiago daude Barakaldon.
Denda eta tarberna batzuetan
euskeraz egin dezakezu
problemarik gabe. Hain
zuzen ere, nire lantokira
etortzen den pertsona
askok euskeraz egiten
du. Hori bai, gehienak
euskaldunberriak. Gainera
hemen, zaharretxean bertan
jende larriak(zaharra)
badauka euskara ikasteko
ikastaroak. Gogoratzen
naiz behin supermerkatuan
nire ama eta biok geundela,
nola etorri zitzaigun
andre bat guri euskaraz
entzuteak harrituta. Pozez
gainezka esan zigun nola
urteak eta urteak zirela
euskaraz entzun eta hitz
egin barik zegoela.
EITB ikusi edota entzuten
al duzu?
Bai, inongo problemarik
gabe.
Beraz, batuarekin ez duzu
arazorik izango?
Ez, oso ondo ulertzen dut.
Hona etorri nintzenean
ikasi egin nuen euskera
klaseak ematen denboraldi
batez ibili nintzelako.
Gainera egunero lagundu
behar da semeen ikasketetan.
Bukatzeko, Barakaldo noizbait
euskalduna izango al da?
Argi dago ni etorri nintzenetik
Barakaldok asko irabazi
duela baina denbora luzea
pasa beharko du. Oraindik
bide luzea egin beharko
du, nire jaioterrian bezela
txiki-txikitatik euskeraz
bizitzeko.
|
|
Felisa Ballarena |
- Felisa Ballarena Elizondo , Erratzun sortua duela ia 77 urte eta 26 urterekin Barakaldora etorria.
Nolakoa zen
zuk ezagutu zenuen Barakaldo
hura?
Neri iduritu zaiten haundi
gure herriarekin konparatuta.
Gure herria, Erratzu,
herrixka da, badakizu.
Karriketan jende aunitz
etortzen zen. Ni eguerdian
etortzen nintzen jendea
ikustera pasatzera, jotzen
zutelarik tutua, nola
pasatzen zen jendea! Zer
zen hura!
Suposatzen dut garai hartan
zaila izango zela Barakaldon
euskaraz egitea.
Nik egiten nuen solas eskuaraz
doña Anastasiarekin,
baitzen txalet bat hor,
ba hango etxekoadrea zen,
eta Iurrekoa zen. Harekin
egiten nuen solas. Gero
egiten nuen solas ere
Patxi Erraztirekin, eta
bere anaiarekin, Manolo.
Nik uste, etorri nintzelarik,
hiru horiekin egiten nuela
solas. Hemen euskaltzaleak
baziren aunitz, baina
ez zekiten eskuaraz.
Egoera aldatu da, ezta?
Orain pixkat aditzen da.
Aunitz ez, eh! Neri iduritzen
zait haurrek euskaraz
badakitela, nik egiten
diet eskuaraz zerbait
aditzen dietenei, eta
igual amak ez daki. Egin
behar da jendea ez eskolatu
hainbertzeko, ez? baizik
solas egin euskaraz. Ez
baduzu solas egiten haur
horiek ez dute ikasten.
Eta erakusten ere, ze
pazientzia behar du norbaitek!
nik ere aunitz baitut
etxean erakusten dutenak,
eta hori esaten dute.
Eta zer egin beharko litzateke
euskarak aurrera egin
dezan?
Iduritzen zait zakarreri
aunitz dagoela. Jende
euskadunak beren artean,
sobera borroka dagoela.
Hori egin behar da denak
batu, denak juntatu.
Inoiz bueltatzen zara
Erratzura?
Bai, urtero. Zortzi ume
eduki ditut nik, eta zortziak
sortu dire nire sortetxean.
Eta denek solas egiten
dute eskuaraz. Etxean
ez dugu egiten bertzerik.
Guk egiten dugu solas
eskuaraz beti.
Zure herriko euskara ederto
gorde duzu. Euskaldun
berriekin mintzatzeko
edo Euskal Telebista ulerzeko
arazorik baduzu?
Badut seme bat, eskolatua,
dakiena aunitz eskuaraz,
eta harek erraten daut
beti: "Zu, ama, zure
eskuara!": Nire eskuara
iduritzen zait eskasa
bezala, ez da eskolatua,
nirea da... nirea. Baino
neri iduritzen zait, mantso-mantso,
denekin konprenitzen ahal
naizela. Eta ederra da
gure mintzaira, eh!
|
|
Felix Olaso |
- Felix Olaso Urrejola , Otxandion jaio zen, duela 73 urte eta denbora luzea darama Barakaldon, ia 40 urte.
Barakaldora etorri zinenean,
nolako ikusi zenuen euskararen
egoera hemen?
Etorri nintzen 1963an,
duela 38 urte. Euskera
gitxi entzuten zan. Batzutan,
kalian da, "koño,
hau euskalduna da"
, beste euskaldun bat
eta horrela. Gero, lagunekin,
akordetan naiz San Bizenteko
abesbatzan bat egoan Bergarakue.
Harekin bizkaieraz egiten
nuen eta beste bat Debakuarekin
ere bai.
Harrezkero, aldatu da
euskararen kontua Barakaldon?
Asko irabazi dau euskarak.
Lehen gitxi egiten zan
eta orain askoz gehiago.
Franco bizi zen, ikastolik
eta ez egoen, eta ikastolakin
da asko entzuten da.
Batua, EITB, euskarazko
prentsa... zer moduz moldatzen
zara haiekin?
Batuak gauza batzuk hobiek
euko dauz, behintzet aditzak
eta (bueno, Otxandion
egiten dugun bezela).
Ostantzien, hiztegia antzekue
da, bardine, gehiena behintzat.
Zeozer aldatuko da, baina
gutxi. Antzekue da euskera.
Nik behintzat, dana ulertzen
dot pelotariek eta entzuten
dodazenean, bai naparrai
bai iparraldekoak badira...
Telebista eta... futbolie
eta pilota partiduak badauz
entzuten dot eta artikuluren
bat ere irakurtzen dot.
Lehen egiten jatan ulergatxa
pelikulak eta, arraro
egiten jatan, baina entzunez,
gero eta hobeto.
Eta euskaldunberrien euskara,
zer iruditzen zaizu?
Ondo... ulertzen da. Ondo,
ezta?
Txukunagoa euskaldunzaharrena
akaso?
Ez... zelan esango'tzuet...
guk holantxe dugu sartute.
Igoal herrikoak freskuago
egingo dau. Bestie larregi
"akademikue",
"demasiado pulido"
edo.
Erderazko kutsuduna, akaso?
Bueno, ez. Bestie'pe badauzka
erderazko berbak eta.
Niri horixe iruditzen
jat ... dana zertzen da
idazten den bezela, eta
guk ez, entzun dugun bezala
eiten dugu, eta kito.
Zelan dago euskara Otxandion?
Sasoian?
Joaten naizenien, lagunekin
da, beti euskaraz. Hango
jentiek denak jakingo
dabe nire ustez, lehengo
moduen, behintzat bertakoak.
Gazteak be egiten dabe,
bietan, euskeraz eta erderaz.
Kanpotarrak, beharrian
joan direzenak, hareek
igoal ez dot esango "bai",
baina, ikastolan egongo
dira umiak ikasi nahian.
Udaletxera, diputaziora-edo
zoazenian... euskaraz
egiten duzu?
Erderaz eskatzen dot, igoal
dana ez dudala ulertuko
pentseta, hitz teknikoak
eta.
Gotzon Hermosilla, Axier Lopez, Txetxu Franco
|