Bat batean
Elkarrizketa: Masonaldo
Euskaldun zaharrak
Gau giroa
Zuloko Ibarreta
Albiste laburrak
Euskararen astea
Nahas-mahas


< Bat batean >
Barakaldotik joango al zinateke beste nonbaitera bizitzera?

  Maria Solar (hezitzailea)  
Printzipioz, nire bizitza nire herrian egitea gustatuko litzaidake baina bizimodua nola dagoen ikusita uste dut ezinezkoa izango dela.Beraz, seguru aski hemendik alde egin beharko dut; Barakaldon gaur egun lanpostua eta etxebizitza lortzea ezinezkoa delako.

  Araitz (ikaslea)  
Bai. Zalantza izpirik gabe beste herri batera joango nintzateke, hain zuzen ere, hemengo giroa ez baita batere jatorra.

  Begotxu (ikaslea)  
Berez, Barakaldon bizitzea gustuko dut, hemen suertatzen den giroa ez delako beste inon ematen, baina beste herri majo batera joateko aukera izango banu ez nuke duda handirik izango hara bizitzera joateko.

  Susana Maldonado (ikaslea)  
Bai. Hori da nire asmoa. Nire etxe propioa herri txiki batean edukitzea nahiko nuke. Barakaldo handiegia da eta herri txikiaren lasaitasuna oso gustuko dut. Aukeratzetik banu Lekeitiora joango nintzateke.

  Elena (irakaslea)  
Ez dakit egunen batean egingo dudan, baina gaur egun ez, nire lagun eta ezagun guztiak hemen direlako. Hori bai ahal izango banu egingo nukeena izango litzateke Barakaldon gauza asko aldaraztea.

  Idoia Siñuela (ikaslea)  
Bai eta ez. Alde batetik gustura asko biziko nitzateke Laida, Lekeitio edo kostaldeko herri batean baina beste alde batetik hemen nire lagunak dauzkat. Gaur egun ez dakit zer egingo nukeen aukeratu beharko banu.

EUSKARRI, Barakaldoko Euskaldunon Aldizkaria
Argitaratzailea: SASIBURU, Barakaldoko Euskaldunon Elkartea. Posta-kutxa 175, 48901 Barakaldo, Bizkaia. E-mail: sasiburu@euskalnet.net
Erredakzio taldea: Gotzon Hermosilla, Txetxu Franco, Olatz Sanchez, Axier Lopez, Esther La Fuente.
Laguntzaileak: Rover Luis,
Maketazioa: Axier Lopez, Olatz Sanchez, Esther La Fuente, Jose Ignacio Herranz..
Inprimategia: Antza. LG: BI-858-96. Ale kopurua: 2.000. Euskarri aldizkaria dohainik banatzen da Barakaldoko herrian. Euskarri aldizkariak ez du derrigorrez bere gain hartzen bertan adierazitakoaren erantzunkizunik.