alkoak gora, kalkoak behera. Egunero hizketan egiten ditugu kalko gehienak, eta ezin gorderik utzi gaur egun oso barneratuta dugun bat: zehar. Berba horrek betidanik leku fisikoari lotuta erabili da, gaur egun erdararen a lo largo del... euskal ordain ezin egokiagoa bilakatu zaigu. Urte osoan zehar; ikastaro osoan zehar, astean zehar eta abar.

Batetik, osoa esanda nahikoa da, argi dago dena delako ekintza denbora zati horretan guztian egingo dena. Eta bestetik, tradizioan horrelakorik ez dago, baina zelan esan aste honetako egunen batean zeozer egingo dudala? Esaldi arruntak ahaztu egin ditugu antza, ze horretarako aste honetan / bertan, edo aste barruan moduko esapideak erabili dira tradizioan.

Mikel Barrios