| Bizitzaren lehian |
|
| Josetxu Pedrosa |
| Barakaldon ditugun kirolarien artean, gutxi izango dira Josetxo Pedrosak beste titulu, garaipen eta domina lortu dutenak. Eta, giza kalitateari dagokionez, gutxi izango dira Pedrosa bezain pertsona bikainak. Aurten, 10 urteko bere ibilbideari urrezko amaiera emateko, Josetxuk bazuen Sydneyko Paraolinpiar Jokoetara joateko asmoa eta esperantza. Meritu franko egin du horretarako, baina mendeku zital batek deialditik kanpo utzi du. Kontu horrek sortu duen polemika eta beste hamaika gauza gehiago ere izan ditugu hizpide solasaldi honetan. |
Atarrabian (Villaba) izan zen, Euskadiko Txapelketan, eta bigarren geratu nintzen. Orduko hartan, eta 96an izandako beste froga batean bigarren geratu nintzen; Estatu mailako gainerako lasterketa guztietan garaile ateratzeko suertea izan dut beti. Oso polita izan zen, badakizu Atarrabia Miguel Indurainen herria dela.
Beno, euskaldunok hor goian eduki dugun txirrindularia da, baina nire kuttunena Marino Lejarreta da. Ez du txapelketa askorik irabazi, Burgoseko itzulia kenduta (barreak), baina bere apaltasun eta zintzotasuna beti gustatu zaizkit. Oso zintzoa izan da, eta horregatik maite du jendeak.
Hori zeuek esan beharko duzue. Kirolaren arloan gauzak ondo joan dira. Ziur aski, txirrindulari normala izan banintz, eta daukadan curriculumarekin, orain ez nintzatekeen egongo zurekin hizketan, nire managerrari hitzordua eskatu beharko zeniokeen... (barreak) Ez, nire motibazioa ez da inoiz ospea edo dirua izan: nik frogatu nahi nuena zen mugak dituen jendea, eta mundu guztiak du mugaren bat, gauzak egiteko gauza dela, baita kirolean ere. Eta arlo pertsonalean, gehien baloratzen dudana da urte hauetan egin ditudan adiskideak.
Beno, argi dago Olinpiar Jokoak direla kirolari batentzat gauzarik inportanteena. Txirrindulari arrunt batek agian garrantzi handiagoa ematen dio Tourrari edo Giroari, baina gure arloan Olinpiarretara joatea da helburu gorena. Dena den, niretzat lorpen guztiak dira garrantzitsuak, ezin dut esan gauza bat bestea baino garrantzitsuagoa denik, guztiez oso oroitzapen onak ditudalako. Agian Europako txapeldunorde geratu nintzenekoa aipatuko nizuke, oso berezia izan zelako. Bi egun lehenago bizikletatik erori nintzen, konortea galdu nuen eta hogeita lau ordu eman nituen ospitalean. Lasterketan parte ez hartzeko gomendatu zidaten, baina nik ez nuen kasurik egin, parte hartu nuen eta laugarren geratu nintzen, eta bi egun geroago egin zen frogan bigarrena izan nintzen. Baina ezinezkoa da momenturik hoberena zein izan den esatea. Eta momentu txarrak ere izan dira.
|
| Josetxu Pedrosa |
Beno, polemika honek konponbide erraza dauka: jende nazkagarriarekin joatea baino, nahiago dut ez joan eta nire herrian geratu. Kontua oso argi dago eta izen bat dauka: mendekua. 1998an hainbat gauza gertatu ziren, gure ustez salatu beharrekoak, eta guk salatu genituen, Donostiako beste mutil batek eta biok, eta badakizu, gizarte honetan egia esaten duena da txarra. Donostiako beste mutilari ere ez diote deitu, eta hari zerrikeria are handiagoa egin diote. Momentu txarra da, bai, gu pertsonak garelako eta sentimenduak ditugulako, noski.
Ez, alderantziz; Paraolinpiar Jokoak hasten direnean, okerrago egongo naiz,
ziur nago (elkarrizketa hau Paraolinpiarrak hasi baino zenbait egun lehenago
egin zen). Nik badakit han egon behar nuela, baina tira, nahiago dut batzuek
ni txartzat hartzea tontotzat baino. Banekien hau gertatuko zena. Estatuko
Txapelketan, Avilesen, larunbat goizean, lagun bat etorri zitzaidan eta zera
esan zidan: "Begira, Josetxu, atzo zure selekzionatzailearekin egon ginen
zerbait hartzen eta aipatu zigun Josetxo Pedrosa ez zela Olinpiarretara joango,
gaurko Txapelketan oso ondo aritzen bada ere". Txapelketa horretan berriro
Estatuko txapeldun atera nintzen, baina ez didate deitu. Bakoitzak atera ditzala
bere ondorioak. Nik kontzientzia oso lasaia daukat, eta ez dut damurik. Batzuetan
pentsatzen dut: "Hain ahobero izan ez banintz..." Baina ez dut damurik,
egia gauza guztien gainetik dagoela pentsatzen dudalako.
Pedrosa ez zela Olinpiarretara joango, gaurko Txapelketan oso ondo aritzen
bada ere". Txapelketa horretan berriro Estatuko txapeldun atera nintzen,
baina ez didate deitu. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Nik kontzientzia
oso lasaia daukat, eta ez dut damurik. Batzuetan pentsatzen dut: "Hain
ahobero izan ez banintz..." Baina ez dut damurik, egia gauza guztien
gainetik dagoela pentsatzen dudalako.
Beno, niretzat denboraldia urrian hasten da, eta hiru hilabetez gimnasiora joaten naiz, pisuak altxatzera. Gero hasten naiz bizikletaz, ordu bat edo bi, entrenamendu eta sasoiaren arabera. Goizeko 6,30etan altxatzen naiz, lanera joaten naiz, 3,30etan bazkaltzera etortzen naiz, eta ondoren entrenatzera. Normalean iluntzeko 8ak aldera itzultzen naiz etxera, eta ohera joaten naiz, nekatu samar egoten naizelako. Lehen San Bizenten entrenatzen nuen, baina aurten Padurako belodromo txikian egon naiz.
Espainiako Selekzioari adio esan diot. Nire asmoa beti izan da bandera hau
(bere gelan duen ikurrinaz ari da) Olinpiar Jokoetara eramatea, bihotzean
eta agerian, ez orain arte egin dugun bezala, ezkutuka. Kirol arloari dagokionez,
asmoa nire burua prestatzea da Covadonga-ko lakuetara igotzeko, Angliru-ra,
eta posible bada Guiness liburuan agertzea. Horretaz gain, Santiagoko bidea
egin nahi dut beste bi lagunekin, eta amaitzeko, orduaren marka ezarri nahiko
nuke. Hori izango litzateke agur esateko nire modua, eta egun hori jai bat
izatea espero dut.
Horretaz aparte, uste dut paralinpiar kirolak erabateko aldaketa izan behar
duela, eta nire asmoa epe luzeagoan txirrindulari-talde profesionala antolatzea da, maila
altuan lehiatzeko gauza diren neska-mutilek euren bizimodua ateratzeko aukera
izan dezaten, duintasunez, beste edozein langilek bezala. Nire taldeak, Euskadi-Euskaltelek,
laguntza ematen badit, entrenatzaile-titulua atera eta horretan arituko nintzateke.
Hori da nire ametsa.
Hemen kexa bat agertu behar dut. ESAIT elkartea lan handia egiten ari da euskal selekzioen alde, baina guri ez digute inoiz deitu: ez dakit gu euskalduntzat gauzkaten ala ez, nik behintzat nire burua euskalduntzat daukat beste edozein gauzaren aurretik. Euskal selekzioaren gaia, errealistak izanda, zaila ikusten dut, baina nik behar-beharrezkoa ikusten dut, eta gainera guztiz logikoa, horixe baita herriaren nahia. Lehen esan dizut nire ametsa horixe zela, ikurrina Paraolinpiar Jokoetara eramatea. Noizbait lortuko dugu, baina asko borrokatu beharko dugu horren alde.
Argi dago euskara gure hizkuntza dela eta berreskuratu behar dugula, baina hemen, Barakaldon, gutako asko etorkinen seme-alabak gara eta ez dugu euskara ikasteko aukerarik izan. Orain ez daukat astirik, lanean nagoelako eta entrenatu behar dudalako, baina txirrindularitzari uzten diodanean berriro euskara ikasteari heldu nahi diot. Dena dela, euskara ikasten ari den jendeari zera esango nioke: euskaraz egin dezatela, klasetik kanpo ere. Garrantzitsuena erabiltzea da, nahiz eta hanka sartu, kalera irtetea euskaraz, lagunekin, ikaskideekin... hori da-eta behar duguna. Eta instituzioek, jakina, laguntza handiagoa eman beharko lukete.
Gotzon Hermosilla