Zenbat lagunek ikasten dute

Euskara Barakaldon?

Euskarri aldizkariaren azken zenbakietan hainbat erreportai agertu dira, Barakaldon euskararen egoera zein den ezagutarazteko asmoz. Aurrekoetan Euskaldunen kopuruak eta umeen matrikulazio datuak izan ditugu mintzagai, eta oraingoan gai garrantzitsu bati ekingo diogu: helduen euskalduntzea.

 

 

 

rgi dago Barakaldo bezalako herri erdaldun batean helduen euskalduntzeak sekulako garrantzia duela. Umeak euskal ereduetan matrikulatzea garrantzitsua da, baina helduak ere euskalduntzen ez baditugu, Barakaldon ez dugu inoiz gure hizkuntza berreskuratuko. Ez da guk asmatutako kontua: hala baieztatzen dute arrazoi soziologikoek (helduek osatzen dute gizartearen gune nagusia), demografikoek (gero eta ume gutxiago jaiotzen da), soziolinguistikoek (euskara ikasi duten umeak eskolarik ateratzen direnean, erdara nagusi den inguru batean murgiltzen badira, erdaraz egiten amaituko dute)...

Gure herrian helduen euskalduntzeak duen garrantziaz ohartzeko, datu xume bat:

Barakaldon dauden 8.904 euskaldunetatik, 7.969 euskaldun berriak dira (hau da, % 89,49).
Euskaldun zaharrak 451 baino ez dira (% 5,06) eta 484 jatorrizko elebidunak (% 5,43). Gure herrian, euskaraz dakiten hamar lagunetatik bederatzik euskaltegi batean ikasi dute euskara.

Beraz, ez da makala helduen euskalduntzeak duen garrantzia Barakaldon euskara berreskuratzeko jardunean.

Barakaldon bi dira euskaltegi nagusiak: Udal Euskaltegia (erdialdean eta Gurutzetan ematen dituzte eskolak) eta AEK (hiru ikasgu ditu: Kultur Etxean, San Bizente auzoan eta Gurutzetan). Hizkuntza Eskolan ere jende mordoa dago euskara ikasten, eta gainera badaude ikasgu txikiagoak ere (Batzokian, adibidez), baina oraingoz euskaltegi nagusietan zentratuko gara.

Zenbat lagun ibili dira azken urteotan euskara ikasten AEKn eta Udal Euskaltegietan? Hauek dira eskuratu ditugun datuak:

  94-95 95-96 96-97 97-98 98-99
AEK 572 635 558 504 545
Udal Eusk 832 876 878 825 721
Orotara 1404 1511 1436 1329 1266

Datuotan argi ikusten da joera egonkor samarra dela: euskara ikasleen kopura 1.300-1.400 inguruan dago, azken bi urteetan apur bat beherantz datorrela.