| Ni audizio batera joan naiz, kontua da antzerki besterik ez dagoela eta musika gehiagoren falta nabaritzen da. Diruak ez dauka hainbeste garrantzirik honelako toki batera joaten zarenean. | ![]() |
| Ez naiz gehiegi joaten, eskaintza ez da oso interesgarria eta garestia da. Euskal Herriko jende gutxi ekartzen dute, estatuan ondo saltzen dena ekartzen baitute, hemengoei aukera gehiago eman beharrean. |
|
![]() |
|
Denbora ezagatik ez daukat Antzokira joateko ohiturarik, baina
musikaldi gehiago egon behar lukeela uste dut; kantautoreak adibidez... Prezioen aldetik nik uste ez dutela erraztasunik ipintzen gazteentzat. |
| Asteazkenean, noizean behin, pelikulak ikustera joaten naiz, baina hemengoa sustatu beharrean kanpoko lan gehiegi datoz. Ekonomikoki prezioak jaitsi beharko lituzkete, askotan jendea bakarrik gonbinapenekin joaten baita. | ![]() |
![]() |
| Antzokiaren prezioak garestiegiak dira; baliteke arrunta izatea aktoreak ordaindu behar direlako, baina gazteentzat ez dago erraztasunik. Euskaldunentzat eskaintza apur eskasa ikusten dut. Euskarazko eskaintza beharrezkoa da. |