Euskarri aldizkariaren aurreko zenbakian, Jon Arretxe
non jaio zen galdetu genizuen. Ez, “Larunbatak”
eleberriaren egilea ez da Baiona edo Bartzelonakoa,
Basaurin jaio baitzen. Erantzun zuzena bidali duzuenon
artean “Larunbatak” liburuaren ale bi zozketatu
ditugu, eta irabazleak honako hauek izan dira:
 |
| Leire
Ruiz Fernandez eta Lorena Matei Sánchez |
Berriro ere, Elkarlanean argitaletxeari esker, liburu
batzuk dauzkagu zuen artean zozketatzeko. Oraingoan,
Iban Zalduaren “Kea ur gainean” izeneko
liburuaren ale bi dauzkagu zuentzat opari.. Iban Zaldua
Gasteizen bizi da, historia irakaslea eta idazlea
da, eta hauxe da haurrentzat argitaratu duen lehen
liburua. Bertan, Bittoren istorioa kontatzen digu.
Bitto neska kementsua da, ezpata eta aztikeriako istorioak
maite ditu eta aikidoa praktikatzen du. Baina bere
zaletasunik handiena heavy metal musika da. Bai, Bittori
rock gogorrena gustatzen zaio: Deep Purple, AC/DC,
Iron Maiden… eta horrek arazo batzuk ekarriko
dizkio, eta baita ustekabe galantak ere. Bittorekin
batera beste pertsonaia batzuk ezagutuko ditugu: Borja
bere aita, Elena bere ama, Jon bere anaia technoa
eta Maddi bere ahizpa txikia, Ander bere lagun mina,
Gogorr musika taldea…
Liburu honen ale bat eskuratu nahi baduzu, esaguzu
zein den galdera honentzako erantzun zuzena:
“Kea ur gainean”, liburuari izena
ematen dion esaldia, kanta heavy batetik hartuta dago.
Zein da kanta hori?
-“Smoke on the water”, Deep Purple taldearena
-“Jo ta Ke”, Su ta Gar taldearena
-“Fuego en mi cuerpo”, Chenoarena
Bidali zure erantzuna honako helbide honetara: Euskarri
aldizkaria. 175 posta kutxa. 48902 Barakaldo
(Bizkaia) edo e-mail bat bidali sasiburu@euskalnet.net
helbide elektronikora. Zuzen erantzuten dutenen artean
“Kea ur gainean” liburuaren ale bi zozketatuko
ditugu.
UMORETEKA